Entradas de la categoría 'Proiektuak'

jun 29 2018

Hariak Sortzen

Hariak sortzen belaunaldiak gurutzatzeko atal bat da. Bidai bat proposatzen du oroimenean zehar eta izan ginenarekin lotzen gaitu. Sentimenduak, pentsamenduak, borondateak… gure egunetaraino hariak sortzen dituztenak.

Lehen bidai honetan, Amassorrain Ikastolako LH6ko ikasleak izan dira protagonistak Museoak lagunduta.

Ikasturte oso batean zehar besteari entzuteak duen garrantziaz jabetu dira, ikerketa, landa-lan eta Añorgako beste auzokideekin izandako elkarrekintza bitarte.

Erakusketa honetan hasieratik bukaeraraino egindako lana dago ikusgai. Oroimenaren kontzeptuaren inguruan lan egiten dute; informatzaile ezberdinei elkarrizketak egin dizkiete ondoren kontaketak ehotzeko. Istorio hauek jada Añorgako oroimenaren parte dira.

FOTO-GRUPO-1

Irailaren 29a arte ikusgai. Continuar leyendo »

feb 08 2018

AÑORGATARRAK Añorgako Amassorrain Ikastolarekin

Nola gerturatu museoa eta ondarea belaunaldi berrietara? Nola garatu museokoa den proiektu bat, berorren gunetik at? Nola egin, inguruneko hezkuntza alorreko erkidegoak, ahozko oroimen proiektu baten partaide?

Añorgatarrak proiektuaren bitartez, Museum Cemento Rezolak Añorgako Amassorrain Ikastolarekin elkarlanean diardu luzerako. Urte guzti hauetan, ahozko oroimenean egindako lanarekin ikasitakoan oinarrituz, hezkuntza alorreko erkidegoari eta belaunaldi berriei gonbidapena lutzatzen diegu, proiektuaren garapenean lagundu dezaten. Ikasleek, beraien ingurune hurbilenean elkarrizketak egiteko aukera dute eta, ondorioz, auzoko ondare ez-materiala, errealitatea, ohiturak, historia… ezagutzeko aukera.

P1060666 Continuar leyendo »

Entradas más antiguas «

» Entradas más recientes

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR