Entradas de marzo de 2006

mar 10 2006

Torroja-Ingeniaria-Egiturak

Añorgako Museum Cemento Rezolak Eduardo Torroja i Miret (1899-1691) ingeniariaren omenezko erakusketa bat aurkezten du. Ikertzaile honek, materialen jokaerak aztertu zituen, hormigoi armatua eta aurretinkatua eta egitura-analisiaren metodoetan zentratuz bereziki.

aargazkiak3 034Torrojaren erakusketa ibiltari hau, “Estudios Históricos de Obras Públicas y Urbanismo” (CEHOPU) zentroan antolatu zen. 1999ko irailaren 21ean inauguratu zen, ingeniari honen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Ekainaren 25a arte egongo da ikusgai gure museoan.

Bere garaian sekulako harrera izan zuen erakusketa honek, Eduardo Torrojaren inguruan hitz egiten digu, bere ingeniaritza eta arkitektura obren bitartez. Hauetan, bikainki gainditu zituen berak sortutako egiturek ekartzen zituzten arazoak.

Aurkezten diren testuak ingeniariaren idatzien artetik aukeratuak izan dira, eta bere obra ezberdinak azaltzen dira, ikusleak oso ongi ulertzen dituelarik bere helburuak, intentzioak, motibazioak eta bere eraikinen problematikak.

Katalogo moduan, erakusketaren osatzeko asmoz, Torrojak berak idatziriko Las Estructura de Torroja erdarazko edizioa dugu, 1958an ingelesez argitaratutako liburua. Bertan bere 30 obrak aurki ditzakegu, autoreak hautatuak eta azalduak, hala nola zubiak, biaduktuak, estadioak, lantegiak, ur-andelak, presagainak edo eta hangarrak.

 

 

Erakusketak, panel tolesgarrien, maketen, argazki, bideo eta berregite infografikoen bitartez, ingeniari bikain honen obra esanguratsuenak errepasatzen ditu; material guzti honekin autorea eta bere obra ulertu ahal izatea da helburu.

Erakusketa 35 minutu irauten dituen TVEko eta NODOko irudiekin egindako ikus-entzunezko biografiko batekin eta 27 minutuko berregite infografiko batekin osatzen da, non bere obra esanguratsu eta orijinalen egitura geometriak erreproduzitzen diren.

 

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR