Entradas de octubre de 2006

oct 17 2006

Erakusketa-Tailerra. “Gure mundua hobetu ahal dezakegu?”

Museum Cemento Rezolak “Gure mundua hobetu ahal dezakegu” ingurumenari buruzko Erakusketa – Tailer honetarako Material Didaktiko bat prestatu du, hurbiltzen diren bisitariekin gauzatzeko asmotan.

Izengabea WEBErakusketa – Tailer hau 20 panelez eta 5 kaxa elkarerragileez osatua dago. Material didaktikoak, tailer moduan prestatuak, bisitariari 5 kaxa ezberdinen hauetara hurbiltzeko aukera eskainiko dio. Honela taldeak hurrenez hurren, ingurumenari buruzko 5 gai ezberdin lantzeko aukera izango du: “Zure zaborra ezagutu”, ”Bereizi eta Birziklatu”, “Eta zuk, zenbat ur aurrezten duzu?”, “Garapen iraunkorra”, “Eguzkia, bizi-iturri”, “Hain zaila al da energia sortzea?”. Gaiak, gehienak galdera moduan planteatuak, bisitariaren hausnarketa bultzatu nahi dute. Aldi berean esperimentatzeko, frogatzeko eta elkarrekintzan aritzeko aukera eskainiko dute.

Gure helburua da gazte, heldu nahiz haurrak, sentsibilizatzea eszenatoki jasangarrien garrantziaz, honela dagoen konpromezu honen eragile aktibo izan daitezen. Horregatik tailerreko partaideak ez dira hezkuntza zentroetako ikasleak bakarrik izango, oraingo honetan familia nahiz edozein bisitari taldeei zuzentzen gara, tailerra astean zehar eta asteburuetan eskainiz.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR