Entradas de febrero de 2007

feb 14 2007

Iribarren.Ingeniaritza eta itsasoa

 

TE318B~1 copia

Otsailaren 14tik apirilaren 10era ikusgai.

Ramón Iribarren, CEDEXeko Kosta eta Portuen Ikerketa Zentruko sortzaileak Euskal Kostaldean ikerlanak burutu zituen eta itsasaldien simulaziorako lehen laborategia sortu zuen. Bere lan eta ikerketek mundu mailako ospea lortu zuten, gaur egun ere irakasgai izanik. “Iribarrenek itsas-ingeniaritza enpirikoa metodo fisiko-matematiko eta esperimentalen erabilera zorrotzean bihurtzea  lortu zuen, XX. mendeko lehen erdialdean” adierazi du Echarrik, Cementos Rezolako ohorezko presidenteak.
Ikerlan hauek dira erakusketan, panel, maketa eta argazkien bidez, azaltzen direnak, plano, dokumentazio eta ingeniaritza kalkuluekin batera. Mutrikuko arrantza portua, Deba ibaiaren bideratzea, Getariako babes-portua, Donostiako aintzinako portuaren zabalkuntza eta hondartzen hobekuntza proiektuak besteak beste.TE3587~1 copia

Ramon Iribarren Gipuzkoako Portuko zuzendaria zela egin zituen Bidasoako bideratze lanak ezagutzera ematen ditu erakusketak, baita bere lanik bereizgarriena eta aldi berean ezezagunena ere: Irun-Hondarribiko aireportuaren eraikuntza. Kirolari talde batek proposamena egin ondoren, agintari, ingeniari, enpresari eta elkarte talde handi batek bultzatutako lana izan zen

.

 

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR