Entradas de mayo de 2007

may 10 2007

CHILLIDA “Elogio del horizonte”

Elogio del Horizonte

 

Gijoneko udala eta Chillida Leku museoarekin elkarlanean egindako erakusketa hau, 2007ko urriaren 14a arte egongo da ikusgai. Esposizio honekin, Museum Cemento Rezolak, Eduardo Chillidak Donostiako Ondarreta hondartzan kokaturiko “Haize Orrazia”-ren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin bat egiten dugu.

Erakusketa honen bidez, Chillidaren eskulturaren prozesu kreatiboa eta konstruktiboa ikuslegoari hurbildu nahi zaio; artistak bere estudioan izan zuen lehen ideiatik, lanaren instalazioraino doan ibilbide artistikoa errepasatuz.

Eduardo Chillidarentzat, eskultura publikoak, giza tamainaren arabera eraikitako leku berriak dira, elkartzeko guneak, elkarrizketa eta bizikidetza guneak. Obra, inguraturik dagoen paisaiean murgildurik, eskulturak gizakiak naturarekin daukan harremana nabarmentzen du; zerumuga, lurra, eguzkia eta itsasoa.

Elogio 05

“Elogio del Horizonte” obra dugu Eduardo Chillidaren hormigoizko eskulturen gailurra eta amaiera. Hortxe aurki ditzakegu haren eskultura publikoaren bilakaeraren funtsezko osagai guztiak: sinbologia, espazioaren eta materiaren arteko eztabaida eta obraren eskala gizonari eta obra bera hartzen duen ingurumenari dagokienez.

Zehaztasuna eta soiltasun geometrikoa ditu bereizgarri. Bere kokalekuan bertan, Santa Katalina Muinoan, egina da hormigoi armatuan, Gijóngo profila enblematikoki ikusmenean duela elipse ireki bati eusten dioten bi zutabe irregularretatik abiatuta, itsasora eta zerura zabaldurik, gizakiak lurraren eta itsasoaren bat egitea esperimentatzen duen lekuan.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR