Entradas de junio de 2008

jun 28 2008

Bunker Arkeologia: Atlantikoko horma

Ekainaren 28tik azaroaren 2 ikusgai dagoen erakusketa honek, defentsarako nahiz erasorako balio zuten bunkerren, hau da, hormigoizko lan erraldoien, eraikuntza prozesu eta tipologiei buruzko material grafiko eta dokumental ezezaguna biltzen du.RZexpobunker DEF

Pedagogikoki zeharo interesgarria den erakusketa dugu hau, artxibo nazional eta internazionalen ikerketen emaitza da, denboran iraun duten hormigoizko bloke konpaktu hauen itxura arkitektonikoa ezagutzera ematen duena.

Erakusketaz gain, Hendaiako bunkerretara, Norvegiatik Bidasoaraino doan Atlantikoko Hormaren gune esanguratsura,  hain zuen,  bisita gidatuak ere eskainiko dira.

Gotortutako 4.000 kilometro baino gehiago dituen lerro hau, hormigoizko 12.000 eraikuntzez osatua dago. Horietatik 600 eredu ezberdinetakoak, bakoitza funtzio militar bereziarekin, tokiko orografiara eta kokaleku estrategikoetara egokitua. Hendaiako gunea ahal zen gehien, 150 bunker baino gehiagorekin, indartu zen,  Norvegiako ipar lurmuturrean jaio zen hormaren kostako defentsa puntu trinkoena izanik.

Todt erakundeari esker, Atlantikoko Horma lan bikain bat da. Aipatutako erakundearen egitura sofistikatua eredugarria izan zen guztiz, bai taktikaren aldetik, baita estrategia eta logistikaren aldetik ere. Erakundearen egiturak, halaber, antolakuntza paramilitar zorrotz eta berezia zuen. Lan militar ikaragarri honetan, ordurate inoiz erabilitako bitartekoak erabili ziren (materialak, giza mobilizazioak, logistika orokorra…)

Erakusketak Hendaiako badiako gotorlekua islatuko du maketa baten bidez, bertan topatu ziren bunkerren kokaleku zehatzak erakutsiz. Todt erakundeak erabili zuen diseinua jarraituz egindako bunker baten maketa ere ikusgai izango da erakusketan.

 

Hendaiara bisita

Museum Cemento Rezolak, Bunker Arkeologia: Atlantikoko Horma” erakusketa ikusgai duela eta, Hendaiako Bunkerrak bisitatzeko aukera eskeintzen du.

 

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR