Entradas de noviembre de 2009

nov 25 2009

KARRERA AMAIERAKO PROIEKTUAK

Arkitektura Eskolako lanen erakusketa 2009ko azaroak 25etik 2010eko urtarrilaren 10era bisitatu ahalko da.

Museum Cemento Rezolak, Donostiako Arkitekturako Goi Eskolarekin elkarlanean, azken kurtsoko ikasleek urtean zehar aurkeztutako Karrera Amaierako lan hoberenetariko batzuk aurkezten ditu.

fatxada moztutaIniziatiba honekin, Añorgako museoak Donostiako Arkitektura Eskolako azken promozioko arkitektoak promozionatzen eta euren lan mundurako proiekzioan lagundu nahi du, Karrera Amaierako lanak zabalduz.

 

Karrera Amaierako Proiektua, praktikan, Arkitekturako titulazioetako ikasle orok titulua lortu aurretik gainditu beharreko azkeneko ariketa da.

Gizarteak titulatu hauei eskatzen dizkien prestakuntza eta lan eskakizunak direla eta, egin beharreko ariketa hau, jite ezberdinetako edota etorkizuneko lan eremu profesionalari dagokion Proiektuak burutzean datza, non ikasleak titulazio guztian zehar eskuratutako ezagutzak aplikatzen dituen.

Continuar leyendo »

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR