Entradas de abril de 2011

abr 16 2011

Hormigoi Armatua

P1010319_baja

Erakusketan gaur egun gehien erabiltzen den eraikuntza prozeduretako baten, hots, hormigoi armatuaren sorrerak eta garapenak egindako ibilbidea aztertuko dugu. Dena den, haren aplikazio teknikoa oso zabalduta dagoen arren, horri bide eman zion historia ez da ezaguna. Frantzian sortu zen XIX. mendearen erdialdean eta, erakusketa honetan, hormigoi armatuaren ezarpen handia eragin zuten faseak berrikusten dira.

1893an Puigverd-en ur tanga txiki bat fabrikatzeko lehen jardueratik hasita, eraikuntza enpresa eta teknikari ugarik beren obretan erabili zituzten patenteetako asko aztertzen dira erakusketan.

Beraz, protagonista nagusiak ez ezik, horien lanetako batzuk ere azaltzen dira xehetasun handiz. Argazki zaharren, maketen eta jatorrizko planoen bidez, etapa garrantzitsuenak aztertzen dira, XX. mendearen lehen herenetik heldutasuneraino.

 

Horretan, ingeniari eta arkitekto gazteen belaunaldi berritzaile batek hormigoi armatuan jarri zuten konfiantzaaurrerapen teknikoak eta forma berriak sustatzeko,  irekitasunaren eta modernotasunaren aldeko beren idealei jarraiki.

P1010318

prototipo de barco de hormigón armado

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR