Entradas de julio de 2011

jul 16 2011

Erraldoien Buruak

Añorga Auzoko elkarteak, aurreko mende hasieran, Añorgako lehen festatan, erabiltzen zituzten erraldoien buruak zaharberritu ditu. Horrela, uztailaren 11an  erraldoien esposaketa bat eskeiniko da, bai auzokoei eta baita kuriosoei ere.

Erakusgai honen helburua auzoari egin den lanaz jakinaraztea da batez ere. Gainera Añorga K.K.E., Gure Kabia-ko emakumeei eta baita Kutxari ere eskertzea da, bere ekarpen ordainezinak direla eta, proiektua posible izatea lortu baitute.P1010585

Hasierako urteetan, herriko festak ospatzeko, alboko herritako erraldoiak ekartzen ziren, baina 1943 urtean, eta Cementos Cezolari esker, Bartzelonako “El Ingenio” etxetik erraldoiak ekarri ziren Añorgara.

Urteen pasuarekin, eta erraldoien etengabeko erabilera dela eta, hauen hondatzea gero eta nabariagoa zen. Horrela, hauen erabileragaitik zegoen interesa ikusita, figura zahar hauek (Gipuzkoako zaharrenak kontsideratuak) zaharberritzeari ekin zioten. Jordi Grauren laguntzarekin, zaharberritzaile katalana, helburua lortu da, eta prozesu honen pausoak ikusi daitezke Museum Rezolan abuzturarte.

 

 

jul 15 2011

Concrete landscapes

_STN6508_baja

CONCRETE LANDSCAPES Asier Gogortzak egindako Argazki-Proiektua da.

Oraingo honetan, Museum Cemento Rezolak, kamara ilunaren metodoarekin egindako argazki batzuen Proiektu Artistikoa jartzen du ikusgai.

Irudi hauek lortzeko, Bigarren Mundu Gerra garaiko bunkerrak argazki makina bihurtu ditu argazkilariak. Paisaiaren forma organikoek eta porlanaren egitura zakarrak bat egiten dute irudi hauetan, paisaiaren eta gizakiaren arteko harremanetaz hausnartzera gonbidatzen duten paisaia imaginario berriak sortuz.

Argazkiez gain, erakusketak badu maketa bat, metodoaren funtzionamendua hobeto ulertzen laguntzen diguna.

“Emaitza esperimental eta polit” batekin, Gogortzak proposatzen du: “lekukotasun zahar hauetara gerturapen ezberdin bat, paisai imaginario berrien bidez, horrela gizaki eta paisaiaren arteko erlazioari buruzko hausnarketa batera gonbidatuz”.

Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute: Asier Gogortzak, erakusketaren Komisarioa; Eva Salaberriak, Donostia Kapitalitatea 2016ko Koordintzaile Gerentea; Jose María Echarrik, FYM-Cementos Rezolako Ohoreko Lehendakaria; eta Antonio Nolascok, Museum Cemento Rezolako Zuzendaria.

_STN6532

_STN6513

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR