Entradas de octubre de 2011

oct 04 2011

MONEO – Loiolako Erriberarako Parrokia – IESU

Rafael Moneo espainiar arkitektura garaikideko ordezkari nabarmenetako bat da eta auzo berria den Loiolako Erriberako tenplua diseinatu du;

IESU PARROKIA

9923

Proiektu original honek, gaur egun zementuak eskaintzen dituen aukera desberdinak eta merkatuko punta-puntako hormigoi motak ezagutarazteko parada ematen digu. Hormigoiarekin, arestian zeukan irudi iluna betiko atzean utzirik, azken generazioko eraikuntzak egiten dira, Rafael Moneok gure hirian egin berri duen azken proiektuan ikusten den bezalaxe.

 

“Moneo-Loiolako Erriberako Parrokia, IESU” erakusketak,  eliza berri honen eraikuntza prozesu guztia jarraitzen du, Donostiako Apezpikutzak eta inguruko eraikuntzak eraikitzen dituzten enpresek bultzatutakoa. Amara eta Loiola artean altxatu den auzo berri honetako tenplu hau diseinatzeko,  elizbarrutiko kideak  Rafael Moneo aukeratu zuten, espainiar arkitektura garaikideko ordezkari nabarmenetakoa.

_STN1181 _STN1174

Moneo Tuteran jaio zen, Nafarroan, 1937ko maiatzaren 9an. Madrileko Goi-mailako Arkitektura Eskolan graduatu zen.

Artista honek,  hiria aztertu eta bere iraganarekin harremanatzen du. Bere aburuz, arkitektura nahi estilistiko baten gainetik egon behar da. Izaera propioko arkitektura bat izan behar da, kasu bakoitzean gogoeta berezitu baten emaitza. Hortaz, lana sortzen den lekua, iragana eta etorkizunean izango duen funtzioagatik baldintzaturik dago.

Bere sortzaileak dioenez, eliza honek sustantzia urbanoa emango dio auzo berri honi, bizitegi-auzo soil batean gera ez dadin. Chillida eta Oteizari egindako omenaldi bat ere badela esan zuen, eta proiektu honetan bietako norbaitekin lana egitea gustatuko litzaiokeela.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR