Entradas de noviembre de 2012

KAP-PFC. “Begirada berriak Arkitekturan”

nuevasmiradasarquitectura_02

Museum Cemento Rezolak UPV/EHUko Arkitektura eskolako 15 karrera amaierako proiektu onenekin erakusketa antolatu du.

FYM-Italcementi, estatu espainiarrean eraikuntza materialen inguruan dagoen sektoreetan buru denak, “Begirada berriak Arkitekturan” jarri du abian. Epe luzerako proiektu bat da eta helburu nagusitzat arkitekturaren inguruan ekarpen konstruktibo eta urbanistikoak egiteko elkargunea sortzea dauka. Proiektu honen burua FYM-Italcementiren Enpresa Gizarte-Erantzukizunaren adibide den Museum Cemento Rezola da, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin batera.

Añorgako Museum Cemento Rezola proiektu berritzaile honen epizentro dinamizatzailea da eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren laguntza jaso du.

Proiektu hau Museoak antolatutako erakusketa baten ekoizpenarekin hasi da baita gaur egun arkitekturak duen paperaren inguruko hitzaldi ziklo baten antolaketarekin ere.

Gaur inauguratu den erakusketa honek, aipatutako eskolako 2011-2012  ikasturteko 15 karrera amaierako lanak aurkezten ditu. Ekitaldian Alberto Zulueta, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola teknikoaren zuzendaria, Jose María Echarri, FYM – Cementos Rezolako Ohorezko Lehendakaria eta Antonio Nolasco, Museum Cemento Rezolako zuzendariak parte hartu dute.

Erakusketaren tamaina dela eta, kasu honetan, denboraldi baterako erakusketentzat bideratzen den aretoaz gain erakusketa honek Museoko beste areto bat hartu ditu. Proiektu bakoitza azalpenak eta planoak jasotzen dituen panela eta maketa batez osatuta dago. Bisitariak bideo bat ere ikusi ahal izango du non lizentziadun parte hartzaileek haien proiektuak azaltzen dituzten.

P1020338 W1
P1020268 W

“Begirada berriak Arkitekturan”  ESAZU proiektuak antolatutako hirugarren edizioarekin kolaborazio hitzarmen bat dauka. CAVIAR taldeak eta UPV/EHU Arkitektura Mintegiak antolatu dute eta helburua prozesu partehartzaile baten bidez, behar gehien dituzten auzoetan birsorkuntza urbano bat gauzatzen laguntzea da. Prozesu partehartzaile horretan ikasleek eta gazte profesionalek haien proposamenak hiritarrekin batera garatzen dituzte.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR