Entradas de febrero de 2015

feb 13 2015

OndareBizia II. argazki lehiaketa

Museum Cemento Rezolak eta Oiasso Museoak ondarearen sentsibilizazioa bilatzen duen proiektuaren bidez, Ondarebizia, Argazki Lehiaketaren II. edizioa ipini dute abian; oraingoan Meatze – Ekintzarekin lotutako Ondarea izan da gaia.

Meatzetako ekintzarekin bat, aurkeztutako argazkiak, izan behar dute: paisaia eraldatuak ateratze ekintza dela eta, aztarnategiak, meategiak eta harrobiak, eraikuntzak, lantegiak, biltegiak eta gordailuak, baliabide naturalak, mineralak, tresnak, erremintak, lanabesak, makinaria…

Museum Cemento Rezolan erakusketa bat prestatu dugu lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin. Erakusketa hau ikusgai egongo da otsailaren 28a arte eta ondoren Oiasso Museoan egongo da ikusgai martxoaren 22a arte. Gerturatu museoetara eta bozkatu A kategoriatik gehien atsegin duzun argazkiagatik eta B kategoriatik gehien atsegin duzunagatik:

A kategoria: ukiturik gabeko argazkia.
B kategoria: argazki ukitua.

P1040322 P1040323

feb 11 2015

100000. bisitaria!

Miguel García, Donostian bizi den 31 urteko ingeniari nafartarra (Lodosa), Museum Cemento Rezolako 100.000. bisitaria izan da.

Miguelek, sari moduan, Basque Culinary Center-en bi pertsonentzako dastatze menu bat eta eraikinera bisita gidatu bat irabazi zituen.

100000 bisitaria (eusk)

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR