Entradas de abril de 2015

abr 29 2015

Ondare inmateriala. Hausnarketarako eta eztabaidarako jardunaldiak

argazkia

Ondare inmaterialak azken urteetan museoetan eta kulturan izan duen interesaren ondorioa da saio hau. Batez ere, UNESCOk 2003an Ondare Kultural Inmateriala Babesteko Hitzarmena onartu zuenetik lan eta ikerketa asko burutzen ari dira. Hauek ondarea definitzean, sailkatzean, gordetzean, kudeatzean edo hedatzean erronkak azaltzen dituzte.

Ildo honetan, saio honen helburua da, alde batetik, ondarearen alor honetan burutzen ari diren lan eta ikerketei buruz hausnartzea, eta bestalde, eztabaidatu eta planteatu, nola integratzen eta irudikatzen diren elementu inmaterialak museoetan eta beste zenbait ondare guneetan.

Horretarako, saio ireki honetan, kultura, ikerketa zein kudeaketa alorretan errealitate anitzeko adituak eta profesionalak parte hartuko dute, saio teoriko-praktiko eta mahai inguruen bidez, euren esperientziak aurkeztuz.

  • Noiz: 2015eko maiatzaren 14 eta 15ean.
  • Non: Gordailua (Irun) – Gipuzkoako Kultura Ondare Higigarriaren Zentroa

Programa jaisteko egin klik hemen.

Izena emateko egin klik hemen

 

abr 23 2015

Añorgatarrak. Kontakizunak oroimenetik eta Lanaren memoria

Añorgatarrak. Kontakizunak oroimenetik” liburua eta “Añorgatarrak II. Lanaren memoria” dokumentalaren aurkezpena. 

Ekitaldian parte hartu dute José María Echarrik, FYM-Italcementiko bozeramaile eta ohorezko lehendakarik, Antonio Nolascok, Museum Cemento Rezolako zuzendariak, Amaia Llorentek, K6 Gestión Culturaleko ordezkari eta Museoko Koordinatzaileak, eta Marian Larzabalek, Okupgrafen ordezkariak.

P1040390 Continuar leyendo »

Entradas más antiguas «

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR