«

»

jul 15 2014

Ertizka Otxotea – 50 urte

Ertizka Otxotearen argazki erakusketa bere 50.urteurrena ospatzeko, abesbatzak berak antolatua Gorga elkartearekin kolaborazioan.

P1030828

1964ko martxoan abiatu zen Ertizka musika otxotearen ibilbidea, Donostiako Antigua auzoko Luisek antolatutako Otxoteen I.Txapelketan,Añorga Eleiz barrutiko koruko 8 lagun aurkeztu zirenean, hain zuzen ere.
Hirugarren saria lortu zuten gertakari hartan eta denboran zehar lehen sari asko bildu dituzte,  ETB-k antotolatutako Euskal Herriko Otxoteen I. Txapelketan lortutako  lehen saria nabarmentzen delarik, non Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Baionako taldeak ere parte hartu zuten.

Otxote honen berrogeitahamar urteko bizitzan, konta ezin festaldi, elkargune kontzertu eta kantaldietan , 3 disken grabaketan parte hartu dute…

Museoan aurki dezakezuen erakusketan argazkiez gain, taldeak bere ibilbide luzean zehar lortutako oroipen sari eta plakak daude ikusgai.

P1030831

Agertoki desberdinetan aritu izan da Otxotea, Euskal Herri barruan nahiz kanpoan, besteak beste aipagarrienak:

  • Pariseko Euskal Etxean
  •  Baionako San Andres Eliza
  • Burdeoseko Colonnes Eliza
  • Ghetaryko Parrokian (Festivale du Pays Basque )
  • Añorga (XXX aniversario Ertizka)
  • Sala Pin Galan de Merignac
  • Sala Les Halles de Bagnere de Bigorre
  • Fiestas Euskaras

Erakusketako argazkien artean hauek eta askoz ere gehiago topa ditzakezue, 2014ko irailaren 30a arte dagoelarik ikusgai.

01

02

0305

06

09

11

 

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR