«

»

oct 08 2014

Hormigoia Ukituz

Museum Cemento Rezola, estali gabeko hormigoiarekin adiskidetzean eta beharrezko ospea emanez, hormigoia ukituz erakusketa ezagutzera gonbidatzen du bisitaria.

ATARI-ko Leticia García Morenok eta Fernando García Martínezek, Museum Cemento Rezolarekin elkarlanean, antolatu dute erakusketa hau.

Erakusketak, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren parte-hartzea jaso du. Hirugarren mailako ikasleek Fermín Blancoren “Textile Blocks” workshop-ean parte hartu dute; Frank Lloyd Wright-en 4 pieza eraiki dituzte.

“Ikusmena azal espezializatua da” Juhani Pallasmaa.

Erakusketa honek arkitekturaren ukimen ezaugarriak azpimarratu nahi ditu gero eta ugariagoak diren irudi eta adierazpen birtualen aurrean; arkitekturaren ukimenezko ikuspuntu fina (in situ, erreala eta gertukoa) begizko ikuspuntuari kontrajarrita (askotan hotza eta hutsa dena).

Bestalde, ikusten den hormigoia aldarrikatu nahi dugu. Hormigoia estali behar den material bat baino askoz ere gehiago da, material noblea da, harri garaikidea da.

Erakusketan barneratu eta bertan dauden ereduak ikutzera gonbidatzen zaituztegu!

Frank Lloyd Wright (1867-1959)

Textil Block Sistema

1_wright

Miguel Fisac (1913-2006)

Enkofratu malgu Polibinilikoak

2_fisac

Tabuenca & Leache

Kondestable Jauregiaren zaharberritzea, Iruñea (2002-2008)

3_tabuenca & leache_1

San Jorge Eliza eta Parrokia Zentroa, Iruñea (2000-2008)

3_tabuenca & leache_2

Ignacio Quemada

Campo Viejo upeltegiak- Juan Alcorta Upeltegiak, Logroño (2002-2003)

4_ignacio quemada_1

Mahatsondo eta Ardoaren zientzien institutua, Logroño (2011-2014)

4_ignacio quemada_2

i.nova – FYM-Italcementi.

Italcementi, bere jarrera berritzailea erakutsiz, gaur egun eraikuntzarako material berrien garapenean lanean dabil, etorkizunean eraikinen garapena ahalbidetuz.

i.light – Expo Shangai eraikina

5_fym_1

i.pro Stabex – Iruñeako Ibai Parkea

i.design – EFFIX eta EFFIX Arkitektura 

5_fym_22015eko urtarrilak 17 arte ikusgai.

 

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR