«

»

ene 23 2016

Labore: proiektu artistikoentzat erresidentzia-programa

Donostia 2016rekin eta Donostiako Museo Sarearekin elkarlanean gauzatutako proiektua.

LABORE-ra aurkeztutako proiektuen aurkezpena

LABOREk Donostiako ekipamendu kulturaletan artista eta sortzaileen presentzia bultzatzea du helburu, gune hauetan beraien lana burutzea errazteko eta ekintza artistikoak antolatzeko ekipamenduaren ingurune sozialarekin. 

Programan Donostiako Museo Sareko 6 museoek hartzen dugu parte: Aquarium, Elizbarrutiko Museoa, Museum Cemento Rezola, Untzi Museoa, Real 100 Museoa eta San Telmo Museoa. Zentro bakoitzak site specific proposamen artistiko bat hartuko du.

Erresidentzia ezberdinak urtarrilaren 25ean hasiko dira eta, gehienez, martxoaren 18an amaitu. Gero, lanak museoan geldituko dira ikusgai denbora batez.

Labore artistak

Ainara Legardon eta Jaime de los Ríos Museum Cemento Rezolan izango dira. “CAEMENTUM” proiektuarekin, hormigoiak instrumentu izateko aukera izango du instalakuntza honetan. “Harriari ahotsa eman nahi diogu, behin basatia izan zena eta orain hormigoizko bloke bat dena”, azaldu dute artistek. 

Aquariumen Waves proiektua eramango du aurrera Edu Comelles Bartzelonatarrak. Entzunezko, reaktibo eta partizipatiboa izango den instalakuntza bat proposatzen du, itsasertzeko, itsasoko eta bere ekosistemen entzunezko paisai bat eraikitzeko modu kolektiboan. 

Nerea de Diego nafarrak  Elizbarrutiko Museoan “Puesta en escena de colección” proposamena burutuko du, elizbarrutiko fondoekin lan egingo duelarik.

Untzi Museoa Iñigo Salaberria donostiarraren egoitza izango da, eta “Kaia / El Muelle” izenburupean, filme bat erakutsiko du eskegitako izaretan, Donostiako Kaian 50, 60 eta 70 hamarkadetan bizi zen aktibitatea islatzeko asmoz. 

“LA/lo REAL” Eduardo Hurtadoren proposamena da. Real 100 Museoan burutuko du, eta ondorengo galderari erantzuten saiatuko da: “Zein erlazio du Errealak donostiar espazio publikoaren osaketarekin?”. 

Azkenik, Zuhar Iruretagoiena“Absentia” proiektuarekin, laborategi esperimental eta analitiko bat sortuko du San Telmo Museoan, erakusketa pieza garrantzitsuenak estudiatzeko. 

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR