«

»

feb 08 2018

AÑORGATARRAK Añorgako Amassorrain Ikastolarekin

Nola gerturatu museoa eta ondarea belaunaldi berrietara? Nola garatu museokoa den proiektu bat, berorren gunetik at? Nola egin, inguruneko hezkuntza alorreko erkidegoak, ahozko oroimen proiektu baten partaide?

Añorgatarrak proiektuaren bitartez, Museum Cemento Rezolak Añorgako Amassorrain Ikastolarekin elkarlanean diardu luzerako. Urte guzti hauetan, ahozko oroimenean egindako lanarekin ikasitakoan oinarrituz, hezkuntza alorreko erkidegoari eta belaunaldi berriei gonbidapena lutzatzen diegu, proiektuaren garapenean lagundu dezaten. Ikasleek, beraien ingurune hurbilenean elkarrizketak egiteko aukera dute eta, ondorioz, auzoko ondare ez-materiala, errealitatea, ohiturak, historia… ezagutzeko aukera.

P1060666

AURRERA ERAMANDAKO LANA

Añorgako Amassorrain Ikastolako 6. mailako ikasleekin egiten dugu lana.

Bai Ikastolako eraikinean eta baita Museoan ere, hainbat saio eramaten dira aurrera, ikasleek honako galdera hauen erantzunak jorra ditzaten:

  • Zer da memoria? Zergatik lan egin berarekin?
  • Zein desberdintasun dago banakako memoria eta talde memoriaren artean?

saioak

Gai-zerrenda hobeto ezagutu ondoren, elkarrizketen prestaketarekin hasten dira:

  • Zein gai ezagutu nahi duten erabaki eta elkarrizketatua izango den pertsonarekin kontaktua egin.
  • Elkarrizketaren gidoiaren prestatu; galderak…
  • Taldeen arteko praktikak, elkarrizketa modu egokian prestatzearren.

Dena prestatu ahala, elkarrizketatua izango den pertsonarekin ordua eta eguna adostu eta elkarrizketei ekin zitzaion.

1

Gaia- GURE KABIA ABESBATZA

 Elkarrizketatuak – Mertxe Arizmendi eta Santos Aranzazistroki
gure kabia abesbatza

2

Gaia- BASERRIA

 Elkarrizketatua – Juan Mari Izagirre

baserria

3

Gaia- NESKEN FUTBOL TALDEA

 Elkarrizketatuak – Ixiar Bakero eta Marian Arizeta

nesken futbol taldea

4

Gaia – PILOTA

 Elkarrizketatua – Mikel Unanue

pilota

5

Gaia- GARAI BATEKO JOLASAK

 Elkarrizketatua – Imanol Sorondo

garai bateko jolasak

6

Gaia – AÑORGAKO JAIAK

 Elkarrizketatuak – Kontxi Argote, David Arozena eta Mintxo Benegas

añorgako jaiak

Proiektua osatuz, Amassorrain Ikastolak elkarrizketen edukiak jaso dituzte TXUSPI aldizkari urtekarian, ikastolak berak editatua.

Deskargatu hemen elkarrizketen edukiak.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR