2012ko apirilean FYM-Italcementi Groupek Añorgako Museum Cemento Rezolan “Añorgatarrak, Memoriaren Ahozko Bilduma” aurkeztu zuen, Cementos Rezola empresari estuki lotuta dagoen kolonia industrialari egindako homenaldia da, bertako biztanleen testigantzen bidez burutu dena.
Interneten ere eskuragarri dago eta helburua kolonia industrialaren historia ezagutzera ematea da argazkien bidez eta baita auzotarren bizipenak, bitxikeriak eta ikuspuntuak kontatzen dituen dokumental baten bidez ere.
2010an jarri zen abian proiektua eta Eusko Jaurlaritzako kultura sailaren laguntza jaso zuen. Inaugurazio ekitaldian Jose Luis Iparragirre Kultur Ondarearen zuzendaria ordezkari gisa etorri zen.
Dokumentala formatu desberdinetan eskuragarri dago, eta lagungarri gisa aurkibide txiki bat dauka non parte-hartzaileak nortzuk diren, haien profilak, grabazio tokia eta data zeintzuk diren zehazten diren. Gainera, elkarrizketatutako pertsonekin burututako elkarrizketen laburpen bat ere editatu egin da.