↑ Volver a Hezkuntza

Museoa eta Udarako Udalekuak

Udarako udalekuen taldeentzako prestatutako ekintzak.

Bisita gidatua erakusketa iraunkorrera

RezolARTE_4

  • Bisitaren iraupena: ordu 1
  • Prezioa: dohainik

Museumeko bisitak garatzen duen Lehen Hezkuntzako arlo kurrikularra.

  • Ingurunea, gizartea eta kulturaren ezaguerak
  • Hezkuntza artistikoa

Helburuak:

  1. Material desberdinen analisia, gure zibilizazioan zementuak duen garrantzia azpimarratuz
  2. Zementu lantegi batean ematen diren ingurumen politikak ezagutzea.
  3. Lehengaiaren inguruko analisi geologikoa.

Tailerrak

a/ ZEMENTUZKO ESKULTURA TXIKIAK

  • Norentzat: lehen hezkuntza, erakundeak eta familiak
  • Tailerraren iraupena: ordu 1
  • Prezioa: 2€ haur bakoitzeko

Lantegi honetan, parte-hartzaileek eskultura txikiak egingo dituzte zementua erabiliz; horrela material horrekin zuzeneko harremana izango dute, eta aldi berean, adierazpen plastiko landu, artearekiko sentiberatasuna garatuko dutelarik.

 

P1060452

b/ “IKONO BATEN ERAIKUNTZA. HAIZEAREN ORRAZIA” ERAKUSKETAREN MATERIAL DIDAKTIKOA

  • Norentzat: udalekuetako taldeak
  • Tailerraren iraupena: ordu 1
  • Prezioa: 2€ haur bakoitzeko

Aldi baterako erakusketarako prestatu dugun tailer honi esker, parte hartzaileak arkitektura, ingeniaritza eta arte modernoaren arloetan murgilduko dira; ikerkuntza geografiko, historiko eta ekologikoa izango da, eskulturari eta bere zentzuari buruz, hala nola, bere bilakaera eta bere ingurunea.

Experientzia plastikoa da. Materialak nola erabiltzen diren lantzen da, teknikak nola sortzen diren, eta haurrei paisaia ezagutzera gonbidatzen zaie eta bizi diren ingurunearen inguruan hausnartzera.

Parte hartzaileei bere Orrazia 3Dn sortzea proposatuko zaie eta bestalde, eskultura abstracto bat sortuko dute, Tenis plazako gune bat aukeratu eta bertan ipintzeko.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR