↑ Volver a Hezkuntza

Museoa eta Lehen Hezkuntza

Bisita gidatua erakusketa iraunkorrera

 

RezolARTE_4

  • Bisitaren iraupena: ordu 1
  • Prezioa: dohainik

Museumeko bisitak garatzen duen Lehen Hezkuntzako arlo kurrikularra.

  • Ingurunea, gizartea eta kulturaren ezaguerak
  • Hezkuntza artistikoa

Helburuak:

  1. Material desberdinen analisia, gure zibilizazioan zementuak duen garrantzia azpimarratuz
  2. Zementu lantegi batean ematen diren ingurumen politikak ezagutzea.
  3. Lehengaiaren inguruko analisi geologikoa.

 

 Tailerrak

 

1 072

a/ BELAUNALDI ARTEKO TAILERRA

  • Norentzat: helduentzat eta 8 -12 urte bitarteko haurrentzat
  • Tailerraren iraupena: ordu 1
  • Prezioa: €1

Gazteen eta helduen artean ezagutza eta esperientziak transmitituz industria – memoria berreskuratzeko tailerra da. Gaur egun, zaila da belaunaldi desberdinetakoek elkarrekin komunikatzeko denborarik eta lekurik aurkitzea. Aiton amonek transmisio – eremu bat izango dute, bilobei industria – memoria helarazteko: oroitzapenak, esperientziak, ezagutza eta balioak. Azken finean, belaunaldi arteko komunikazio – transferentzia bat da, ongi pasatuz ikasteko.

 

 

 

b/ ZEMENTUZKO ESKULTURA TXIKIAK

  • Norentzat: lehen hezkuntza, erakundeak eta familiak
  • Tailerraren iraupena: ordu 1
  • Prezioa: 2€

Lantegi honetan, parte-hartzaileek eskultura txikiak egingo dituzte zementua erabiliz; horrela material horrekin zuzeneko harremana izango dute, eta aldi berean, adierazpen plastiko landu, artearekiko sentiberatasuna garatuko dutelarik.

 

 

RezolARTE_21

c/ RezolARTE

  • Norentzat: Lehen Hezkuntza, aisialdiko taldeak, erakundeak eta familiak
  • Tailerraren iraupena: ordu 1
  • Prezioa: 2€

Ikuspegi ugarietatik (geometria, dimentsio espaziala, pintura, zinema…) eskultura eta arkitekturaren arteko erlazioen miaketa. Kartulinarekin eskultura txikiak egingo dira eta espazioan ikusteko aukera egongo da.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR