↑ Volver a Hezkuntza

Museoa eta Hirugarren Adina

Bisita gidatua erakusketa iraunkorrera

  • Bisitaren iraupena: ordu 1 eta erdi
  • Prezioa: dohainik

argazkiak 015

Honako atalak aztertuko dira:

– Industria-Iraultzaren eragina Euskal Autonomi Erkidegoan.

– Material ezberdinak, eta nola ez, eraikuntzarekin lotura dutenak, beren aplikazioekin.

– Zementuaren industria.

– Lehengaia eta bere erauzketa harrobian

– Zementuaren fabrikazio prozesua.

– Zementuaren aplikazioak

– Cementos Rezola lantegiaren ingurumen politikak

– Cementos Rezolaren Historia, bere industria-ondarea eta Añorgako Kolonia Industriala.

 

 Tailerrak

 

a/ KONTAIGUZU TAILERRA “Gure Industria-ondareari buruzko solasaldi eta pasadizoak”

argazkiak 023

  •      Norentzat: Helduentzat (Jubilatu elkarteak, Eguneko zentroak, egoitzak…)
  •      Tailerraren Iraupena: ordu 1
  •      Prezioa: €1

Industria – memoria eta egun desagertuta dauden edo bilakatu egin diren bizimoduak eta esperientzia pertsonalak berreskuratzeko tailerra da. Balio handiko ondare bat  -oroitzapenak- duen talde batentzat pentsatua dago; hirugarren adinekoentzat, alegia.

Industria – bilakaeraren lekuko eta protagonista izan direnek garai hartan oso ohikoak edo erabat berritzaileak izan ziren objektuen eta egoeren berri ematen dute.

 

 

 

b/ BELAUNALDI ARTEKO TAILERRA

1 072

  • Norentzat: helduentzat eta 8 -12 urte bitarteko haurrentzat
  • Tailerraren iraupena: ordu 1
  • Prezioa: €1

Gazteen eta helduen artean ezagutza eta esperientziak transmitituz industria – memoria berreskuratzeko tailerra da. Gaur egun, zaila da belaunaldi desberdinetakoek elkarrekin komunikatzeko denborarik eta lekurik aurkitzea. Aiton amonek transmisio – eremu bat izango dute, bilobei industria – memoria helarazteko: oroitzapenak, esperientziak, ezagutza eta balioak. Azken finean, belaunaldi arteko komunikazio – transferentzia bat da, ongi pasatuz ikasteko.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR