↑ Volver a Multimedia Artxiboa

Kronologia

1850-1909

1851ean, Fermin Lasalaren proposamen eta proiektuaren arabera Donostiako portua hobetzeko lanak hasteko, Bernardo José Rezola behar adina “kare hidrauliko” hornitzeko konpromisoa hartu zuen, sortu berria zen Cementos Rezola faktoriaren garrantzizko lehen enkargu sinatuz.

1910-1919

1919an langileek hainbeste desiratzen zuten zortzi orduko lanaldia hasi zen. Garaiko datuen arabera eraikuntza, mehatze edo harrobietan lan egiten zuen langilearen eguneko soldata 6 pezetetakoa zen eta peoi batena 5 pezetetakoa. Barne hainbat oinarrizko elikagai, jantziak eta oinetakoak, etxea eta argindarra zeuden. Auzoak handitzen jarraitzen du eta 1913 udal eskola berria inauguratu zen eta 1920an Gure Karmengo Amaren etxebizitza multzoa.

1920-1929

1922an Gure Karmengo amaren eguna ospatzeko jaiak antolatzen hasten dira. Urte horretan bertan kulturak garrantzia hartzen hasten da eta lantegiko langileek proiektu bat hasten dute etorkizunean Jolas Etxean bihurtuko zena, Añorgako bizitza kulturala eta kirola mugiaraziko zuena. Primo de Riveraren diktadura lantegiarentzako faktore positibo bat izan zen, erregimen mota honek konstrukzio publikoari ematen zion garrantzia dela eta. 20. Hamarkadan lantegian mekanizazio prozesuak eman ziren batez ere. 1926. Urtean Primo de Riverak lantegia eta hasierako kolonia industriala bisitatu zituen. Beranduago, 1929an enpresak sozietate anonimoaren irudia hartu zuen, Cementos Rezola S.A. izena hartuz.

1930-1939

Kolonia industrialean urte nahasiak izan ziren, gerra zibilaren ostean ekonomatoa sortu zen, errazionamenduaren garaian elikagaiak ohikoak ziren baino kantitate handiagoetan lortzeko denda alegia. Bestalde 1935an,lantegirako gaitasunak ikasteko eskola bat sortu zen, bertan 12 urteko gaztetxoak sartzen ziren, irakasgai teorikoak tailerrarekin tartekatzen ziren. 1931an Añorgako kirol eta kultura elkarteari Jolas Etxea eman zitzaion. Hamarkada honetan ere Añorga Escolar aldizkaria sortu zen, auzoko familiak bertan zeuden gertakariez informatzen zituen. Enpresari dagokionez, lehenengo barkua erosi zen, Amatxu Begoñakoa, Cementos Rezola 1 izenarekin ezagunagoa izan zena. Garaian gutxien kobratzen zuen langilearen soldata 4’5 pezetetakoa zen eta pixkanaka kategoriaz igotzen joaten ziren. Gainera garai honetan “Kutxa” sortu zen, lan istripu eta bajak, laguntza mediko eta farmazeutikoa emateko, erretiroa etab. bezalako gastuak betetzeko.

1940-1949

Auzoaren tamaina handitzen zihoan 1200 biztanleetara iritsiz. Garai honetan hainbat eraiki garrantzitsu inauguratu ziren, eliza eta eskola adibidez. Azken hau frontoi zaharraren ondoan eraiki zen, hiru gela eta tailer mekaniko eta elektrikoa zituen. Formazio profesionala eskaintzen zuen . Gainera emakumezkoentzako zentro kulturala sortu zen, gauean ematen zituzten eskolak eta garaiko Añorga Escolar-rak zioen bezela “emakumezko batek bere lege naturalari jarraituta ezkontzea du xede eta hainbat praktika bereganatu behar ditu hala nola: Kultura orokorra, haur zaintza, joskintza eta sukaldaritza.” Bestalde enpresak futbol zelai bat ordaintzeaz arduratu zen 1949ko karmengo jaietan inauguratu zena. Honen ondoan eta urte honetan bertan Eduardo Torroja ingeniariak diseinatutako estalkia duen frontoi berri bat inauguratu zen.

1950-1959

1955 inguruan, gutxi gora-behera 120 ikasle zeuden matrikulatuta, Patronatoaren eskola sortu zen lantegiko langileen zein semeek bertan sartzeko eta Emakumeentzako Gune Kulturaleko hezkuntza programa zabaldu egin zen erlijio, kultura orokorra, sukaldaritza, frantsesa eta jantzigintza eskolekin. Lantegiaren 50. urteurrena ospatzeko Zinkuentenario auzoa inauguratu zen, 28 etxebizitza berriekin. Gainera langileen etxebizitza blokeak zerbitzu gehiagorekin hornitu ziren, ile-apaindegia, drogeria, zapata-denda, oihal-denda etab. Eta ez hori bakarrik, Añorga Aretoa zine-antzokia ere inauguratu egin zen 1953an elkarteak eskaintzen zituen zarzuelak eta ikuskizunak bertan burutzeko.

1960-1969

Eskola hartzeko eraikin berria inauguratzen da,Don Tomás Diez eta Don José María Pérez de San Román maisuak buru zirelarik. Emakumeentzako hezkuntza eskaintza aldiz desberdina zen, izan ere, eskolan garatzen ziren edukiak lantegian lan egiteko bideratuta zeuden, gizonezkoek eratzen zuten lan taldea osatzeko alegia. 1960an, eraikuntza sektorearen boom-a eman zenean, lantegian 600 langile zeuden eta orduan izan zen emakumeek zeregin garrantzitsuagoak hartzen hasi ziren momentua zeregin administratiboetan. Auzoa sendotzen doa baita bere ekitaldi kulturalak ere eta 1960 urtean eraikin berri bat inauguratu zen jaietan burutzen ziren antzezlanak aurkezteko.

1970-1979

Aldaketa garaia izan zen, batez ere merkatu internazionala arriskua jartzen zuen petroleoaren krisia zela eta. Cementos Rezolak jarduera izugarria zuen esportazioetan baino egoerak muga jo zuen eraikuntzaren sektoreak lur jo zuenean, gainera estatuko merkatua saturatuta zegoen. 1975tik aurrera egoera larritu egin zen krisi energetikoa zela eta. Langileen soldatentzako murrizketa eta razionalizazio garaia izan zen. Hala ere Añorga hazten jarraitu zuen, 300 etxebizitza zeuden Añorgan eta Añorga Txikin ere 500 etxebizitza hartuko zituen poligonoa proiektatzen hasi zen.

1980-1989

Cementos Rezolarentzako krisi garaia izan zen. Orokorrean 80ko hamarkada murrizketa garaia izan zen, produkzioa izugarri jatsi zen ia bere gaitasunaren %50ra eta gipuzkoako lantegietan itxierak eman ziren tarteka. 1985.urtean enpresaren egoera ekonomikoa ezin zen sostengatu, ez zegoen esportazioarik eta barne merkatuaren egoera ere oso txarra zen. Ordainketa etenduen egoeran sartu zen Cementos Rezola eta langileen aldetik protestak hasi ziren Donostian eta Bilbon. Azkenean Cementos Rezola Check S.A. aholkularitza enpresa batek erosi zuen. Bizirik jarraitzea lortu zuen arren lan taldea ia erdida murriztu egin zen aurre jubilazioen bitartez. Hamarkada honen bukaeran pixkanaka enpresaren errekuperazioa hasi zen.

1990-1999

Norabide aldaketa eman zen, Financiera y Minera S.A.ren eskutik helduta enpresa abentura berri bati hasiera emanez. 1998an azken Rezolatarra jubilatu egin zen. 150. urteurrena ospatzeko enpresak Museum Cemento Rezola inauguratu zuen, eskola zaharretan kokatu zena. Proeiktu honek Añorga euskal kulturaren sektorean sartzea suposatu zuen eta gure lurraldeko ondare industrialean interesatutako pertsona ororentzako elkar gune izan nahi du, baita kolonia industrialean bizi ziren eta bizi direnentzat zein ikasleentzako ere.

2000-2009

Cementos Rezola lantegiaren 150.urteurrena ospatzeko asmoz Museum Cemento Rezola sortzen da. Helburu nagusi du Museoak, zementuak gure zibilizazioan duen garrantzia eta eragina zabaltzea.

2010 urteaz geroztik

Museoak, 10 urte bete ditu jada. Egun Gipuzkoako kultur eremuan agente aktibo eta erreferente da.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR