Museoa

Entrada Museum Cemento Rezola

Museo aitzindaria

Museum Cemento Rezola zementuak gure zibilizazioan izan duen garrantziaz jabetzeko gunea da. Ez al da harrigarria hain asmakuntza berria den hormigoia gure planeta eraldatzeko gai izan dela? Zer dago zementu-fabrika baten atzean? Nola erabiltzen da hormigoia? Nondik ateratzen dira lehengaiak? Zein neurri hartzen dira ingurugiroan ahalik eta kalterik gutxien sortzeko? Zergatik da gaur egun zementuaren industria industria-hondakinak desegiteko funtsezkoa? Museum Cement Rezolako ikus-entzunezkoak, simulazioak eta modulu interaktiboak galdera hauei erantzunak bilatzeko lagungarri izango zaizkizu.

Museoa izatearen arrazoia

Museum Cemento Rezola industria honi buruzko ezagutza handitzeko helburuz jaioa da, baita industria honek gizartean eginiko ekarpena gogorarazi eta ikusleei egunero gurekin bizi den ezezagun hori, zementua alegia, hurbilarazteko ere.

Cementos Rezolako sortzaileei eskainiriko omenaldia ere bada, baita enpresa hau bizi izan den mende eta erdian bere jarduera-sektorean estatuko garrantzitsuenetarikoa bilakatzen lagungarri izan diren gizon eta emakumeei eskainiriko ordain modukoa ere.

Eraikin berezia

300 m2ko eraikin hau, fabrikako langileen ikastetxe izandakoa, museo bilakatu zen 2000. urtean. Arkitektura-proiektuak antzinako eraikuntzaren hormigoizko egitura errespetatu zuen hein handi batean, arreta berezia jarriz fatxadaren zainketan; osotasun gisa harturik konpondu eta zementuzko konglomeratu bat erabiliz estali zena. Eraikuntzak hiru areto ditu: auditorioa, kongresuak eta bilerak egiteko erabiltzen dena; erakusketa iraunkorra, zementuaren munduko giltzarriak modu didaktikoan azaltzen dituen ibilbidea; eta azkenik, aldi baterako erakusketen aretoa, eraikinaren erdigunean kokaturiko kristalezko kupula batean kokaturikoa.

Bisita gidatuak:

Erakusketa iraunkorrak eta aldi baterako erakusketak iruzkinduta ikusteko programa bat dauka museoak dohainik.

Norentzat: gutxieneko 6 pertsoneko taldeentzat, aldez aurretik erreserba eginda (943 364 192 edo info@museumcementorezola.org)
Bisitaren iraupena: ordu 1 eta erdi
Prezioa: dohainik

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR