Entradas correspondientes a la etiqueta 'Añorga'

sep 21 2018

Añorgako Emakumeak #OEJ2018

8 urte pasa dira jada, Museum Cemento Rezolak Añorgatarrak proiektua martxan jarri zuenetik.
Poriektu hau, Museo eta auzoaren arteko gertutasunaren emaitza, bidean zehar indartzen joan da eta museoa topaketa gune, bitartekari, bilakatu du.

Urte bat gehiago Ondarearen Europako Jardunaldietara batuz, eta proposautako gaiari erantzunkizuna emanez, emakume añorgatarraren garrantzia erakusten duten argazkiak ditugu erakusgai; ondarean utzitako arrastoa ikustera ematen dute eta utzitako oinordea auzoko alor guzti-guztietan.

Añorgatar emakumea, ama eta emazte on izateko hezitua izaten zen; bai etxean, bai eskola publikoan eta bai lantegiak zuen emakumeentzako kultura-zentroan. Baina Añorgatarra emakume parte hartzailea izan da beti auzoko bizitza kulturalean nahiz kirol ekintzetan; ondarean utzi duen eta uzten ari den arrastoa nabarmena da. Aipatzekoa ere duten langile sena, goiztiarrak izan ziren lan munduan murgiltzen gure neskak.

P1070142 Continuar leyendo »

sep 22 2017

Añorgako Paisaiaren Garapena – Argazki Eskaera

2017ko iraila eta urria bitartean Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzen dira. PAISAIA BIZIA, paisaien eraikuntza.

Museum Cemento Rezolak badu argazki bilduma garrantzitsu bat. Lantegiko argazki zaharrak, kolonia industriala, Añorgako paisaia, etab. Honetaz gain, oraingo Añorga auzoko paisagintza aldaketak ere ikusi daitezke egungo artxiboan. Erakusketa kolektibo baten bitartez, Añorgako paisaiaren bilakaera erakusteko helburua dugu. Museoak artxibotik zenbait argazki aukeratuko ditu eta Añorgako bizilagunei etxean dituzten Añorgako paisaia erakusten duten argazkiekin erakusketa osatzeko gonbitea luzatzen dizuegu. 

Argazkiak posta elektroniko bidez edo museora ekarri ditzazkezue urriaren 7a bitarte.

info@museumcementorezola.org

Añorgako etorbidea 36 – 20018 – Donostia.

 

sokatira

Entradas más antiguas «

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR