Entradas correspondientes a la etiqueta 'argazki erakusketa'

jul 05 2013

AÑORGA ZAHARREKO TXOKOAK

Gorgak, Añorgako Historia Mintegiak eta Museum Cemento Rezolak, elkarlanean, argazki erakusketa bat antolatzen dute. Erakusketa 2013-ko udarako hilabeteetan zehar dago ikusgai. Bertan iraganeko Añorgako txoko ezberdinen argazkiak ikusgai egongo dira, auzoak azken hamarkadetan jaso duen aldaketak islatzeko helburua izango duelarik esposaketa honek.

P10209771523007993

jul 15 2011

Concrete landscapes

_STN6508_baja

CONCRETE LANDSCAPES Asier Gogortzak egindako Argazki-Proiektua da.

Oraingo honetan, Museum Cemento Rezolak, kamara ilunaren metodoarekin egindako argazki batzuen Proiektu Artistikoa jartzen du ikusgai.

Irudi hauek lortzeko, Bigarren Mundu Gerra garaiko bunkerrak argazki makina bihurtu ditu argazkilariak. Paisaiaren forma organikoek eta porlanaren egitura zakarrak bat egiten dute irudi hauetan, paisaiaren eta gizakiaren arteko harremanetaz hausnartzera gonbidatzen duten paisaia imaginario berriak sortuz.

Argazkiez gain, erakusketak badu maketa bat, metodoaren funtzionamendua hobeto ulertzen laguntzen diguna.

“Emaitza esperimental eta polit” batekin, Gogortzak proposatzen du: “lekukotasun zahar hauetara gerturapen ezberdin bat, paisai imaginario berrien bidez, horrela gizaki eta paisaiaren arteko erlazioari buruzko hausnarketa batera gonbidatuz”.

Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute: Asier Gogortzak, erakusketaren Komisarioa; Eva Salaberriak, Donostia Kapitalitatea 2016ko Koordintzaile Gerentea; Jose María Echarrik, FYM-Cementos Rezolako Ohoreko Lehendakaria; eta Antonio Nolascok, Museum Cemento Rezolako Zuzendaria.

_STN6532

_STN6513

Entradas más antiguas «

» Entradas más recientes

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR