Entradas correspondientes a la etiqueta 'exposición'

jun 26 2019

ARKUA GAINDITZEN. Modernitatearen zubiak

04_PostalPROMOCIONALCEHOPU (Centro de Estudios Históricos de Obras Públicas y Urbanismo), CEDEX-Sustapen Ministeriotik datorren erakusketa honek, XIX eta XX. mendeetan (1950eko hamarkada arte) egindako zubi zuzenen (arku gabeen) eraikuntza erakusten du, eraikuntza-material berriak sartu zituztenak: burdina eta hormigoi armatua.

Erakusketa hiru gai-multzotan banatzen da:

– Zubi zintzilikariak/esekiak

– Burdinazko zubiak

– Hormigoizko zubiak

Eredugarrienak diren zubi batzuk erakutsiz, baita historian izan duten bilakaera. Museum Cemento Rezolak aurkezten duen erakusketak hiru motetako hiruna zubi biltzen ditu.

2019ko ekainaren 20tik irailaren 30era

Continuar leyendo »

jun 12 2019

Hariak Sortzen

AMASSORRAIN IKASTOLA AÑORGATARRAK ELKARRIZKETATZEN. 2018-2019 ikasturtea

Hariak sortzen belaunaldiak gurutzatzeko atal bat da. Bidai bat proposatzen du oroimenean zehar eta izan ginenarekin lotzen gaitu. Sentimenduak, pentsamenduak, borondateak… gure egunetaraino hariak sortzen dituztenak. Bigarren urtez, bidai honetan, Amassorrain Ikastolako LH6ko ikasleak izan dira protagonistak Museoak lagunduta. Ikasturte oso batean zehar besteari entzuteak duen garrantziaz jabetu dira, ikerketa, landa-lan eta Añorgako beste auzokideekin izandako elkarrekintza bitarte. Erakusketa bat antolatzeak suposatzen duena barne.
Erakusketa honetan hasieratik bukaeraraino egindako lana dago ikusgai. Oroimenaren kontzeptuaren inguruan lan egiten dute; informatzaile ezberdinei elkarrizketak egin dizkiete ondoren kontaketak ehotzeko. Istorio hauek jada Añorgako oroimenaren parte dira. Nobedade gixa, aurten, ikasleak izan dira erakusketako paneletako testuak idatzi dituztenak.

Erakusketa ikusgai egongo da 2019ko udara guztian zehar Museum Cemento Rezolan.

001_Panel_1002_Panel_INTRO2_Fotos_PRINT

Entradas más antiguas «

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR