Entradas correspondientes a la etiqueta 'proiektu artistikoa'

dic 09 2016

Ondarebizia 3. argazki lehiaketa

Museum Cemento Rezolak eta Oiasso Museoak ondarearen sentsibilizazioa bilatzen duen proiektuaren bidez, Ondarebizia, Argazki Lehiaketaren III. edizioa ipini dute abian; oraingoan berrerabilitako ondareari lotua izan da gaia.

Museum Cemento Rezolan erakusketa bat prestatu dugu lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin. Erakusketa hau ikusgai egongo da abenduaren 16a arte eta ondoren Oiasso Museoan egongo da ikusgai. Erakusketa honek epai mahai popularraren saria erabakitzeko aukera eskaintzeko egina da. Beraz, animatu eta etor zaitez Museora zure argazki gustokoena bozkatzera. Continuar leyendo »

ene 23 2016

Labore: proiektu artistikoentzat erresidentzia-programa

Donostia 2016rekin eta Donostiako Museo Sarearekin elkarlanean gauzatutako proiektua.

LABORE-ra aurkeztutako proiektuen aurkezpena

LABOREk Donostiako ekipamendu kulturaletan artista eta sortzaileen presentzia bultzatzea du helburu, gune hauetan beraien lana burutzea errazteko eta ekintza artistikoak antolatzeko ekipamenduaren ingurune sozialarekin. 

Programan Donostiako Museo Sareko 6 museoek hartzen dugu parte: Aquarium, Elizbarrutiko Museoa, Museum Cemento Rezola, Untzi Museoa, Real 100 Museoa eta San Telmo Museoa. Zentro bakoitzak site specific proposamen artistiko bat hartuko du.

Erresidentzia ezberdinak urtarrilaren 25ean hasiko dira eta, gehienez, martxoaren 18an amaitu. Gero, lanak museoan geldituko dira ikusgai denbora batez.

Labore artistak Continuar leyendo »

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR