Museum Cemento Rezolak, Richard Meier estatubatuar arkitektoari buruzko erakusketa batekin eman dio hasiera bere V. urtemuga ospatzeko ekitaldiei.
“Zementu txuria Richard Meier-entzat” erakusketa bere azken obra enblematikoenean oinarritzen da: Erromako Jubileoaren eliza. Izan ere, eliza eraikitzeko erabili duen materiala nahiz teknika bereziak dira oso elizen arkitektura estiloaren barruan.
Il Vicariato di Romak “3. Mileniorako 50 eliza Erroman”, 2.000 urteko Jubileo programa dela eta, hiri inguruko auzotan eliza berriak eraikitzeko nazioarteko arkitektura lehiaketa antolatu zuen 1993an. Frank Gehry, Santiago Calatrava edo Peter Eisenman arkitekto ospetsuek beraien proposamenak aurkeztu zituzten, Richar Meier amerikarraren proiektua garaile suertatuz.
Erakusketak, argazki, plano, zirriborro eta maketen bitartez, Dives in Misericordia eliza eraikitzeko prozesu osoa agerian jartzen du. Arkitektoaren zirriborroetan jasotako ikerketa grafiko eta tekniko ugariek erreferentzi arlo estetiko eta historikoak erakusten dituzte, espazio eta material berrien erabileraren etorkizuna azpimarratuz.
Premisa estitistiko hauek biltzeaz gain, Dives in Misericordia proeiktuak nazioarteko diseinuan aurrekaria ezartzen du, bere eraikuntzarako Italcementiren Zentru Teknikoak ikertutako eta garatutako Bianco TX Millennium zementu berria erabiliz. Meierri ikaragarri gustatu zaio material berri hau, Italcementi honela definituz: “Inoiz ezagutu dudan enpresarik apartakoena lan itzela egiteagatik eta nere diseinua ulertu-burutzeagatik.”
“Material berriak” tailerra diseinatu da erakusketako ekintza osagarri gisa, gazteei arkitektura garaikidean erabilitako material berri ekologikoagoetaz eta aldakorretaz jabetzeko aukera eskainiz.
Erakusketa otsailaren 26rarte izango da ikusgai.