Ekainaren 28tik azaroaren 2 ikusgai dagoen erakusketa honek, defentsarako nahiz erasorako balio zuten bunkerren, hau da, hormigoizko lan erraldoien, eraikuntza prozesu eta tipologiei buruzko material grafiko eta dokumental ezezaguna biltzen du.
Pedagogikoki zeharo interesgarria den erakusketa dugu hau, artxibo nazional eta internazionalen ikerketen emaitza da, denboran iraun duten hormigoizko bloke konpaktu hauen itxura arkitektonikoa ezagutzera ematen duena.
Erakusketaz gain, Hendaiako bunkerretara, Norvegiatik Bidasoaraino doan Atlantikoko Hormaren gune esanguratsura, hain zuen, bisita gidatuak ere eskainiko dira.
Gotortutako 4.000 kilometro baino gehiago dituen lerro hau, hormigoizko 12.000 eraikuntzez osatua dago. Horietatik 600 eredu ezberdinetakoak, bakoitza funtzio militar bereziarekin, tokiko orografiara eta kokaleku estrategikoetara egokitua. Hendaiako gunea ahal zen gehien, 150 bunker baino gehiagorekin, indartu zen, Norvegiako ipar lurmuturrean jaio zen hormaren kostako defentsa puntu trinkoena izanik.
Todt erakundeari esker, Atlantikoko Horma lan bikain bat da. Aipatutako erakundearen egitura sofistikatua eredugarria izan zen guztiz, bai taktikaren aldetik, baita estrategia eta logistikaren aldetik ere. Erakundearen egiturak, halaber, antolakuntza paramilitar zorrotz eta berezia zuen. Lan militar ikaragarri honetan, ordurate inoiz erabilitako bitartekoak erabili ziren (materialak, giza mobilizazioak, logistika orokorra…)
Erakusketak Hendaiako badiako gotorlekua islatuko du maketa baten bidez, bertan topatu ziren bunkerren kokaleku zehatzak erakutsiz. Todt erakundeak erabili zuen diseinua jarraituz egindako bunker baten maketa ere ikusgai izango da erakusketan.
Hendaiara bisita
Museum Cemento Rezolak, “Bunker Arkeologia: Atlantikoko Horma” erakusketa ikusgai duela eta, Hendaiako Bunkerrak bisitatzeko aukera eskeintzen du.