2008ko azaroaren 28tik 2009ko martxoren 1era ikusgarri geure museoan.
Erakusketak Lucien Hervé argazkilariak Le Corbusier (1887-1965) arkitekto frantsesaren lanari ateratako argazki orijinalak biltzen ditu, 1950etik azken honen heriotza arte,
1949ko azaroan, Lucien Hervék, Le Corbusierren l´Unité d´habitation lana fotografiatu zuen Marsellan. Egun bakar batean, bere kamera Rolleiflexarekin 600 argazki baina gehiago egin zituen. “Arkitektu arima du” esan zuen Le Corbusierrek argazkiak ikustean, eta bere lana erretratatzeko kontratatzea erabaki zuen. Ordundik aurrera, Hervé, arkitektoaren begirada izan zen.
Unité d´habitation Le Corbusierren proiektu ikonikoetariko bat da eta edozein arkitektoren oinarrizko erreferentzietariko bat. II Mundu Gerraren ondoren hasi zen garatzen espazioaren aprobetxamenduaren adierazle garbiak diren lan hauek. Marseilako Unité d´habitation proiektua gobernuaren enkargu bat izan zen, Bigarren Mundu Gerra bukatzean langileri familiei etxebizitza emateko.
Marseilako esperientzi onaren ondotik, Hervék, Le Corbusierrentzat lan egingo du 1950etik 1965era, azken honen heriotzaren data. Denbora honetan zehar, Hervék 2.000 klixe baina gehiago egin zituen, bere lan arkitektonikoaren lehen eskuko dokumentazioa osatzen dutenak. Le Corbusierren eraikinen txuri beltzezko argazkiak, argiaren indarra, itzalak eta espazioaren zentzu monumentala dutenak, arkitektoaren lanaren irudirik ezagunenak dira ziurrenik.
Erakusketa Le Corbusierren lanaren gaineko azalpen-panelek osatzen dute, eta baita Pariseko Le Corbusier Fundaziotik etorritako bi maketek ere bai, Marseilako Unité d´Habitation-en altxaeraren eta eraikuntza honen Teilatu-Terrazaren adibideak direnak.