Añorga Auzoko elkarteak, aurreko mende hasieran, Añorgako lehen festatan, erabiltzen zituzten erraldoien buruak zaharberritu ditu. Horrela, uztailaren 11an erraldoien esposaketa bat eskeiniko da, bai auzokoei eta baita kuriosoei ere.
Erakusgai honen helburua auzoari egin den lanaz jakinaraztea da batez ere. Gainera Añorga K.K.E., Gure Kabia-ko emakumeei eta baita Kutxari ere eskertzea da, bere ekarpen ordainezinak direla eta, proiektua posible izatea lortu baitute.
Hasierako urteetan, herriko festak ospatzeko, alboko herritako erraldoiak ekartzen ziren, baina 1943 urtean, eta Cementos Cezolari esker, Bartzelonako «El Ingenio» etxetik erraldoiak ekarri ziren Añorgara.
Urteen pasuarekin, eta erraldoien etengabeko erabilera dela eta, hauen hondatzea gero eta nabariagoa zen. Horrela, hauen erabileragaitik zegoen interesa ikusita, figura zahar hauek (Gipuzkoako zaharrenak kontsideratuak) zaharberritzeari ekin zioten. Jordi Grauren laguntzarekin, zaharberritzaile katalana, helburua lortu da, eta prozesu honen pausoak ikusi daitezke Museum Rezolan abuzturarte.