Añorgatarrak 2010. urtean sortu zen luzerako proiektu bat da. Bere helburu nagusia Añorga auzoko memoria kolektiboari balore eta difusioa ematea da, memoria industrialari dagokionez bereziki.
Oraingo honetan, Añorgatarrak elkarlanean eta partaidetza moduan aurkezten da, GORGA Elkartearen kolaborazioarekin eta Añorga auzoko bizilagunenarekin. Horrela, bi espazio osagarrietan banatuko da erakusketa: langile-etxebizitzak eta Komunitatea eta memoria.
Lehenengo espazioak Etxe Haundiko argazki ugari izango ditu; Gorga Elkartearen eta Añorgatarren omenaldi bat langile-etxebizitzak izan zirenen historia urteei.
Komunitatea eta Memoria espazioak, Añorgatarren bizimodua erakusten digu Museoaren argazki bildumaren atal baten bidez; argazki bilduma handi honen bidez auzoaren eta bertan bizi zirenen bilakaera nabarmentzea izango da helburu, baina baita ere garai hori ezagutzea eta hobeto ulertzea.