«

»

feb 04 2013

Museum Cemento Rezolako fatxadan, Añorgako bizilagun eta bizilagunek beren arrastoa uzten

RezolARTE_4

Añorgako auzotar talde batek, tartean auzoko ikastetxeko ikasle talde handi bat, ere, haien aztarnak utzi zituzten zementuzko xafla hezeetan helburu jakin batekin, etorkizunean Museum Cemento Rezolako fatxadaren parte izatera pasatzea.

Ekimena Zementu Biziduna proiektuaren parte da, Ekain Olaizola Lizarralde eta Pedro Olaizola Alkortarena, FYM-Italcementirena den Museum Cemento Rezolak antolatutako bigarren deialdi artistikoaren irabazleak hain zuzen.

 

Zementu bizidunak eraikinaren eraldaketa mailakatua bilatzen du Añorgako biztanleen esku-hartzearen laguntzarekin, museoarekin lotura berriak sortzea  bilatzen duen prozesu parte hartzaile bat da, ingurunearekin ere harreman modu desberdinak proposatzen dituena .

Eraikinaren ekimen parte-hartzailea esan bezala modu mailakatuan ematen ari da eta gaikako tailerren bitartez, auzotar guztientzat zabalik daudenak. Tailer hauetariko lehenengoa aurreko larunbatean ospatu zen eta parte-hartze handia egon zen bertan.

Helburua hormigoi polimeroz egindako hainbat plaken ordezkapena da elementu berriengatik, non parte-hartzaileek zein flora eta faunak zeresan handia izango duten. Horrela, museoa elementu bizidun eta aldakorra bihurtuko da, ingurunearekin begirunetsua dena eta auzoko jendearen identitatearen islada dena. Hori dena disziplina desberdinen interazkioari esker, arkitektura, artea, biologia eta kimika hain zuzen.

RezolARTE 2010. urtean jaio zen Museum Cemento Rezolaren X. urtehurrena ospatzeko helburuarekin baita “arte garaikidearen inguruko hausnarketan laguntzeko eta sormena bultzatzeko” ere.

2010ko lehenengo edizioan deialdiak 15 lan jaso zituen eta haien artean Zama Nabarmena izeneko proiektua nabarmendu zen, Ibon Mainar artista donostiarrarena,

RezolARTEren bigarren edizioa, 2012ko urrian atera zena berritasun bat dakar: Poposamenek Añorgako auzotarrak prozesuan sartu eta parte-hartzaile bihurtu behar dituzte.

Ekain Olaizola arkitektoak eta Pedro Olaizola Biologiako irakasleak, bi espezialitateak batu dituzte Zementu Biziduna proiektuan eta azken hiru hilabetetan zehar eraikinaren eremu desberdinen aldaketa progresiboa eman da prozesu parte hartzaile baten bitartez. Helburua Añorgako bizilagunen eta museoaren artean lotura berriak sortzea da, baita inguruarekin harremanetan jartzeko modu berriak proposatzea ere.

RezolARTEko epaimahaiaren iritziz, “gaur egungo testuinguruan, ezinbestean agente kultural guztiek haien programak birplanteatu behar dituzte baita haien jokaeren eragin soziala ere”. Halaber, ziurtatzen du “aldi berean, gaur egungo ziurgabetasuneko eszenatokian eta politika kulturalen aldaketa ematen ari den egoera honetan, arteak eta kulturak duen paperarengan hausnartzerakoan aldaketa sozialean laguntzen duten ekintzak garatzea ezinbestekoa da”

RezolARTEko epaimahaiak Zementu Biziduna proiektua aukeratzerakoan Añorga jasaten ari den eraldaketa sakonarekin bat egiten du, hiri inguruko auzo bat izatetik hiriaren parte izatera pasa den auzoa baita, N-1 errepidean eman diren aldaketek ahalbidetzen dituzten oinezkoentzako konexio berriei esker.

La decisión del jurado de RezolARTE de avalar un propuesta como Cemento Animado no es ajena a la profunda transformación de Añorga, que de barrio periférico ha pasado a formar parte de la ciudad, debido en gran medida al desdoblamiento de la N-I, que ha permitido una mayor conectividad peatonal. Momentu honetan burutzen ari diren lanek zonaldeko ingurumen aspektuen hobekuntza bilatzen dute eta proposamena ere zentzu honetan dago bideratuta. Añorgan bizitegi-guneak, gune industrialak, landatarrak eta naturalak elkarrekin bizi dira. Museoa auzoa dinamizatzen duen guneetariko bat da eta eraldaketa honen islada izan behar du.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR