«

»

mar 06 2013

Añorgako eta inguruko bizilagunek landarez estali dute Museumeko fatxada.

Museum Cemento Rezolak bere kanpo itxura aldatzen ari da añorgatarren eta auzoko eskolako ikasleen laguntzarekin, denak, Ekain Olaizola Lizarralde eta Pedro Olaizola Alkortaren Zementu Biziduna proiektuan parte hartzen ari dira.

20130302_RezolarteTailerra2_02

Zementu bizidunak – Museum Cemento Rezolaren RezolARTE deialdi artistikoaren bigarren edizioko proiektu irabazlea, – eraikinaren eraldaketa progresiboa bilatzen du Añorgako bizilagunen parte hartze zuzenarekin. Prozesu parte hartzaile hau museoarekin lotura berriak ezartzera bideratuta dago, ingurunearekin harreman era berriak proposatuz.

Eraikinaren interbentzio parte-hartzaile hau era mailakatuan eta auzotarrei irekita dauden gaikako tailer desberdinen bidez ematen ari da. Otsailak 2an ospatu zen “Utzi zure marka” izeneko lehenengo tailerrean, auzotar ugarik haien aztarnak utzi zituzten Museum Cemento Rezolako fatxadan jarriko diren zementuzko xafletan.

20130302_RezolarteTailerra2_01

Zementu biziduna proiektuaren helburua museoko fatxadan dauden hormigoi polimerozko xafla batzuk aldatzea da hauek elementu berri batzuengatik aldatuz, nun tailerretako parte-hartzaileek, faunak eta florak elkarri eragingi dioten. Horrela museoa elementu bizidun eta aldagarri batean bihurtuko da, bere ingurunearekin errespetua duena eta auzoko jendearen identitatearen islada dena. Guzti hau, disziplina desberdinen interakzioari esker lortuko da. Arkitektura, artea, biologia edo botanika haien artean. Azken emaitza martxoaren 14ean ikusgai egongo da.

RezolARTE 2010. urtean jaio zen Museum cemento Rezolaren X. urtehurrena zela eta, “sormena sustatzea eta arte garaikidearen jardutearen inguruko hausnarketan laguntzea” helburuarekin. Ekimena, epe luzerako izango den proiektu bat izatearen helburuarekin sortu zen non museoa alderdi artistikoaren eta gizarte zibilaren arteko bitartekaria izango den.

2010ko lehenengo edizioan, deialdiak 15 bat lan jaso zituen, eta haien artean zegoen Ibon Mainar donostiarraren Zama Nabarmena gailendu egin zen.

RezoARTEren bigarren edizioak, 2012ko urrian abian jarri zena, berritasun bat izan du, izan ere proposamenek haien baitan jarduera desberdinen garapena eta proiektu artistikoak eduki behar dituzte eta hauetan Añorgako auzotarrek eta donostiarrek parte-hartze zuzena izan behar dute.

20130302_RezolarteTailerra2_03

RezolARTE-ren epaimahaiaren iritziz,  gaur egungo testiunguruan beharrezkoa da agente kultural guztiek haien programak gehiago pentsatzea baita haien ekintzek duten inpaktu soziala ere. Halaber, ziurtatzen du “aldi berean, gaur egungo ziurgabetasuneko eszenatokian eta politika kulturalen aldaketa ematen ari den egoera honetan, arteak eta kulturak duen paperarengan hausnartzerakoan aldaketa sozialean laguntzen duten ekintzak garatzea ezinbestekoa da”

Ekain Olaizola arkitektoak eta Pedro Olaizola Biologiako irakasleak, bi espezialitateak batu dituzte Zementu Biziduna proiektuan eta azken hiru hilabetetan zehar eraikinaren eremu desberdinen aldaketa progresiboa eman da prozesu parte-hartzaile baten bitartez. Helburua Añorgako bizilagunen eta museoaren artean lotura berriak sortzea da, baita inguruarekin harremanetan jartzeko modu berriak proposatzea ere.

RezolARTEko epaimahaiak Zementu Biziduna proiektua aukeratzerakoan Añorga jasaten ari den eraldaketa sakonarekin bat egiten du, hiri inguruko auzo bat izatetik hiriaren parte izatera pasa dena, N-1 errepidean eman diren aldaketek ahalbidetzen dituzten oinezkoentzako konexio berriei esker.

 

 

 

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR