Hirugaren urtez, Caviar ikerketa taldeak ESAZU ekimena antolatu du. Ekimen honetan ikasle eta disziplina desberdinetako gazte profesionalei bideratutako leihaketa eta lansaio teoriko bat burutzen dira. Helburu nagusia gure hirietan ematen den garapen urbanoari buruzko hausnarketa egitea da. Oraingo honetan, leihaketaren hirugarrengo edizioan, Añorga Txikiko Añorgako Geltoki gunean jarri dute arreta. Leihaketa hau ez da ohiko leihaketa bat, parte-hartzaileek hiritarrekin batera parte hartzen dute prozesuan batera diagnostiko bat egiteko asmoz, ondorioz etorkizuneko auzoaren aldaketarako oinarrizko irizpideak ezartzen dira.
Erakusketa hau Museum Cemento Rezolan bisitatu ahal izango da ekainaren 2ra arte eta bertan parte hartu duten 8 taldeek 6 hilabetez burutu duten prozesuaren emaitza jasotzen da. Proiektuetan etorkizuneko Añorga auzoko Añorga Txiki gunean emango den eraldaketarako proposamenak landu dira.