Bizi garen, lan egiten dugun eta harremanetan jartzen garen eraikinek eragin handia dute ingurumenean. Horiek guztiak eraikitzera bideratzen dugu Lurreko baliabide materialen % 50. Gainera, energiaren heren bat kontsumitzen dugu funtziona dezaten. Argi dago xahubide hori bukatu behar dela.
Bizitza-ziklo itxia eta ahalik eta luzeena izango duen Arkitektura Jasangarriaren alde egin behar dugu.