«

»

oct 04 2013

Arkitektura Iraunkorra

imagen destacada

Bizi garen, lan egiten dugun eta harremanetan jartzen garen eraikinek eragin handia dute ingurumenean. Horiek guztiak eraikitzera bideratzen dugu Lurreko baliabide materialen % 50. Gainera, energiaren heren bat kontsumitzen dugu funtziona dezaten. Argi dago xahubide hori bukatu behar dela.

Bizitza-ziklo itxia eta ahalik eta luzeena izango duen Arkitektura Jasangarriaren alde egin behar dugu.

 

Bizitza-zikloa eraikin batek igaroko dituen etapek osatzen dute.

OB Obra berria. Diseinatzeko, proiektatzeko eta eraikitzeko fasea

Etxegintzan erabilitako materialek inpaktu handia dute ingurumenean, erauzteak, prozesatzeak, garraiatzeak, erabiltzeak eta deuseztatzeak eraginda. Bestalde, eraikinetan bizitzeko, energia kopuru handia erabiltzen dugu. Kontsumo hori murrizteko irtenbide teknologikoak ugaritu egin dira eta horixe da, hain zuzen, gero eta arkitektura‑lan gehiagoren ikurra. Hala ere, gailuak ekarpen txikia besterik ez dira jasangarritasunerako.

Gure ustean, egiaz jasangarria den arkitektura da, batetik, bizitza-ziklo itxia helburu duena, eta, bestetik, balio-bizitza ahalik eta luzeena lortu nahi duena.

Adibideak:

Carlos III. Unibertsitateko 18. Eraikina, Getafe, Madril (2008-2013). Donostiako Beldarrain Estudioa.

universidad carlos iii_01universidad carlos iii_02

Casa Bloc, Bartzelona (1932-1939). Sert, Subirana eta Torres Clavé.

ar_arquitectura_sostenible13

EM Erabilera eta mantentze-lanak. Erabilera eta hondatze-fasea

Eraikin batean, energiaren % 90 erabilera fasean kontsumitzen da, % 10, aldiz, obra-fasean. Datu horrek argi uzten du energia kontsumo txikiko eraikinak diseinatzearen garrantzia, baina baita behar bezala erabiltzea eta mantentzea beharrezkoa dela ere.

TX Active gamako produktuek babestu egiten dute fatxada airearen kutsadurak eragindako zikinkeriatik, zementuak berarekin daraman fotokatalizatzaile batek deskonposatu, desegin egiten baitu zikinkeria. Gainera, TX Active-k, beste batzuen artean, NOx eta SOx motatako kutsatzaileak ezabatzen ditu. Ekintza foto-katalitiko hori gauzatuko bada, eguzkiaren argia behar da.

BR Berrerabiltzea, biziberritzea, birgaitzea… Lehendik dagoen horretan esku hartzeko etapa

Berrerabilera ez da gauza berria; historian askotan egin da, betiere gizarte-baliospena zuten arkitektura-lanetan, hori bai. Erromatarren tenpluak katolikoen eliza bihurtu ziren, eta Moskuko jauretxeak etxebizitza kolektibo. Gaur egun, antzoki bihurtu diren elizak dauzkagu, unibertsitate bihurtu diren kasernak edota museo bihurtu diren biltegiak.

Birgaitzea egungo bizigarritasun baldintza minimoetara egokitzea da. Iraganean eraikitako higiezinetan egiten da, garai bateko eraikuntza-inguratzaileak ez baitira egokitzen egun eraikin orok bete beharreko konfort termikoko eta akustikoko eskakizunetara.

Biziberritzea da berritze fisiko soiletik harago doazen baina erabilera berdinari eusten dioten proiektuen ezaugarri nagusia. Agortutako eraikin-konfigurazioa arnasberritzea da, normalean, eraikina oinarritu zen aurreikuspen sozialak edo ekonomikoak desagertu direlako.

Adibideak:

MZ etxe eraginkorra

casa eficiente mz

Uraren Museoa

museo del agua

Armintzako pilotalekua

fronton en armintza

Museum Cemento Rezola

museum cemento rezola_antesmuseum cemento rezola_despues

EE Eraispena eta errauspena.  Eraikinaren azken fasea, desegiten denekoa

Eraikin bat balio-bizitzaren amaierara heltzean eta ezin duenean erabilera berririk hartu, aukera zentzuzkoena eraistea eta erraustea da. Prozesu hori ahalik eta modu jasangarrienean egin behar da. Etapa honetan industria da protagonista.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR