«

»

ene 30 2014

Hirutxulon Bizi 1813

Bizitza hirian erreketaren aurretik

Harresia gogorarazten digun sarrerak hirian murgilduko gaitu, 1813 inguruko donostiarren bizimoduaren agertoki modura.

FYM – Cementos Rezola eta Donostiako Orfeoia Berrehungarren urteurrenaren programaziora batzen dira, Donostia Kultur Etxe guztietan ikusgai egon den erakusketa honi amaiera emanez. Atal berri bat gehitu zaio, non aditzera ematen den nola eragin duten bi instituzioek hiriaren berreraikuntzan (1814 – 2014). orokorra_4orokorra_5

orokorra

Donostiak gogor jasan zituen Napoleonen aurkako gerren eraginak.

Tropa frantziarrak hirian 1808ko martxoan sartu baziren ere, donostiar eta militar frantsesen arteko elkar bizitza ez zen nahastu 1813ko uda arte. Orduan pairatu zituen hiriak gerraren eragin gogorrenak.

Gotorleku militar izaerak biztanleen bizitza erabat baldintzatzen zuen, Urgull mendiaren inguruan eraikitako gunearen herena betetzen zuen harresiak itota.

 

 

FYM - Cementos Rezola

FYM – Cementos Rezola,

Donostia eta Euskadiko historia eta garapen sozio – ekonomikoaren testigu izan da, eta askotan protagonista.

1850ean, José Maria Rezolak abian ipini zuen enpresak, denbora luze honetan zehar, iraultza, gerra zibil, errepublika, diktadura eta monarkiekin elkarbizi behar izan du. Gailendu ditu “crack” burtsatilak, krisi ekonomiko gogorrak… eta aldi berean jakin izan du probetxua ateratzen egonkortasun, barealdi eta aurrerapen uneei.

FYM – Cementos Rezolak bere ingurunearekin konpromiso iraunkorra mantendu izan du bere hastapenetik. Bere zementuarekin hiri honetako azpiegitura ugari eraiki dira.

 

rezola_1 rezola_2 rezola_3

 

 

Donostiako Orfeoia

Orfeón Donostiarra

Donostiako Orfeoiaren talde sortzailea 1897an sortu zen Donostian.

Orfeoia donostiarren bizi musikalaren motor izan da, korua gizonezkoa soilik zirenetik Boulevardeko kioskoan ospatzen ziren kapela erako ikuskizunetatik hasita, Belle Epoque aldian Kasinoan ematen ziren kontzertuetatik igaroz, gaur egungo Kursaaleko Auditoriaren inauguraziora arte; Musika Hamabostaldiaren antolatzailea izan zen, harrezkeroztik fidela izanez; Bachen Jaialdia eta Musikastearen hainbat edizioetan parte hartu zuen.

Donostiako eremu askotariko erakundeekin garatu eta hazi da. Donostiako ekitaldi tradizionaletan egoten da. Aldi berean, ezinbestekoa da Donostiako edozein garaitan altxa diren monumentu, estatua, zubien… inaugurazio ekitaldietan.

orfeon_ve orfeon_2009 orfeon_2013

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR