Museum Cemento Rezolak eta Oiasso Museoak ondarearen sentsibilizazioa bilatzen duen proiektuaren bidez, Ondarebizia, Argazki Lehiaketaren II. edizioa ipini dute abian; oraingoan Meatze – Ekintzarekin lotutako Ondarea izan da gaia.
Meatzetako ekintzarekin bat, aurkeztutako argazkiak, izan behar dute: paisaia eraldatuak ateratze ekintza dela eta, aztarnategiak, meategiak eta harrobiak, eraikuntzak, lantegiak, biltegiak eta gordailuak, baliabide naturalak, mineralak, tresnak, erremintak, lanabesak, makinaria…
Museum Cemento Rezolan erakusketa bat prestatu dugu lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin. Erakusketa hau ikusgai egongo da otsailaren 28a arte eta ondoren Oiasso Museoan egongo da ikusgai martxoaren 22a arte. Gerturatu museoetara eta bozkatu A kategoriatik gehien atsegin duzun argazkiagatik eta B kategoriatik gehien atsegin duzunagatik:
A kategoria: ukiturik gabeko argazkia.
B kategoria: argazki ukitua.