2017ko otsailaren 17an topaketa bat antolatu zen, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko 3. mailako ikasle, Atari Kultura Arkitektonikoa elkartea eta Museum Cemento Rezolaren artean. Topaketan parte hartu zuten Antonio Nolasco jaunak, Museum Cemento Rezolako zuzendaria, Juan José Arrizabalaga jaunak, Arkitektura eskolako zuzendaria, Pablo García Astrainek, BabelBreuerBaiona erakusketako komisarioa, Javier Buenok, Atari Kultura Arkitektonikoko kidea, eta Lauren Etxeparek, Arkitektura eskolako 3. mailako irakaslea.
Bakoitzak bere zentru, elkarte edo instituziotik egindako lana aurkeztu zuen eta horrelako lankidetzek ekartzen dituzten onurekin ados zeuden.
Ondoren ikasleek beraien lanak aurkeztu zituzten. Bideo baten bitarteaz ikasturtean zehar, Marcel Breuer arkitektoaren inguruan egindako lanak aurkeztu zizkiguten eta nola sortu zuten Baionako eraikinaren fatxadaren modulo bat 1/4 eskalan, FYM-Heidelberg Cement groupeko Cementos Rezolan.
Pieza hau orain erakusketan dago eta erakusketa ikusgai egongo da oraindik, martxoaren lehenengo astea bitarte.