Entradas de la categoría 'Ondare bizia'

nov 22 2019

Ondareari Begira VI argazki lehiaketaren bozketa martxan dago

Bidali dizkiguzuen 200 begiradeen artean, 60 Museum Cemento Rezolaren «Ondareari Begira» erakusketa berriaren parte dira. Argazki horiek Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, IVASFOT-Euskal Argazki Erakundeak eta Euskal Itsas Museoak osatutako epaimahai profesionalak aukeratu ditu.

Orain zure txanda da, bozkatu zure gogoko argazkiaren aldeNOLA?

Abenduaren 17 arte MUSEUM CEMENTO REZOLAn erakusketa bisitatu ondoren.

ONLINE bozketak abenduaren 1 arte jarraituko du, esteka honen bidez bozkatu dezakezue: https://bit.ly/2CS957V

 Izengabea

 

jun 12 2019

Hariak Sortzen

AMASSORRAIN IKASTOLA AÑORGATARRAK ELKARRIZKETATZEN. 2018-2019 ikasturtea

Hariak sortzen belaunaldiak gurutzatzeko atal bat da. Bidai bat proposatzen du oroimenean zehar eta izan ginenarekin lotzen gaitu. Sentimenduak, pentsamenduak, borondateak… gure egunetaraino hariak sortzen dituztenak. Bigarren urtez, bidai honetan, Amassorrain Ikastolako LH6ko ikasleak izan dira protagonistak Museoak lagunduta. Ikasturte oso batean zehar besteari entzuteak duen garrantziaz jabetu dira, ikerketa, landa-lan eta Añorgako beste auzokideekin izandako elkarrekintza bitarte. Erakusketa bat antolatzeak suposatzen duena barne.
Erakusketa honetan hasieratik bukaeraraino egindako lana dago ikusgai. Oroimenaren kontzeptuaren inguruan lan egiten dute; informatzaile ezberdinei elkarrizketak egin dizkiete ondoren kontaketak ehotzeko. Istorio hauek jada Añorgako oroimenaren parte dira. Nobedade gixa, aurten, ikasleak izan dira erakusketako paneletako testuak idatzi dituztenak.

Erakusketa ikusgai egongo da 2019ko udara guztian zehar Museum Cemento Rezolan.

001_Panel_1002_Panel_INTRO2_Fotos_PRINT

Entradas más antiguas «

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR