Entradas correspondientes a la etiqueta 'arcvision prize'

oct 30 2015

arcVision Prize. Emakumeak & Arkitektura

Erakusketa honek Italcementi Groupek 2013, 2014 eta 2015 urte bitartean antolatutako arcVision Prize sarian parte hartu duten 16 arkitektoen lanak jartzen ditu ikusgai.

ArcVision Prize emakume arkitektoei zuzendutako urteroko sari bat da. Betiere arkitekto hauen ikerketa eta garapen-lanek bikaintasuna eta atentzio berezia eskaini behar diete eraikuntzako puntu klabeei; giza-balore, ingurumen eta iraunkortasun ekonomikoan adierazpen bereizgarri eta boteretsua eskainiz.

Baldintza bereziki zailetan lana egiten duten arkitekto emakumeek izaten dira sari honen hautagai ohikoenak; bai proiektu mota eta irismen aldetik, nola bizi eta lan egiten duten testuinguruaren aldetik.

Arkitekto irabazle, aipamen berezia jasotakoak eta FYM-Italcementi Groupek aukeratutako espainiarren lanak daude ikusgai.

Continuar leyendo »

oct 16 2015

XV. urteurrena – Egitaraua – Programa

portada xv

Urriak 17 

Arkitektura Tailer Artistikoa: Fabrika Tailerra! (Maushaus-ek antolatua)

Lan taldean, eraikuntza bat sortuko dugu.

  • Ordua: 16.30-18.30
  • Lekua: Añorgako pilotalekua
  • Adina: 4-11 urte
  • Izen ematea: 943 364 192

Urriak 27

Orfeoi Gaztearen emanaldia

  • Ordua: 20.30-21.30
  • Lekua: Añorgako eliza
  • Prezioa: Dohainik

Urriak 28

Erakusketa: arcVision Prize, Emakumeak & Arkitektura

  • Datak: 2015/10/28 – 2016/02/27
  • Lekua: Museum Cemento Rezola
  • Sarrera Dohainik

Urriak 31

Bertako Taldeen emanaldia

  • 17.30h: Arkaitz Dantza Taldea Añorgako pilotalekuan (helduak + haurrak)
  • 19.00h: Bertso Saio Musikatua Museum Cemento Rezolan

Gai Jartzailea: Haritz Casabal

Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Asier Azpiroz, Izarne Zelaia

Musikariak: Eneko Sierra, Ixaak Arruti

  • Prezioa: Dohainik

Azaroa – Abendua

Zine Ziklo Dokumentala. Post-industriala.

(2015 Ondare Industrialaren Nazioarteko Urtea)

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin elkarlanean.

  • Lekua: Añorgako Zinema
  • Prezioa: Dohainik

Azaroak 18

  • 12.45h. Añorgatarrak II – Okupgraf, Museum Cemento Rezola. 2015, Euskal Herria. 30’ VOSE
  • 13.15h. Oda a la fábrica abandonada – I. Uriarte, U. Alonso. 2012, Euskal Herria. 24’ VO Cedido por: Fundación Arquia.

Azaroak 25

  • 12.45h. [NO-RES], vida y muerte de un espacio en tres actos – X. Artigas. 2012, Barcelona. 86’ VOSE. Licencia Creative Commons.

Abenduak 2

  • 12.45h. En Construcción – J.L. Guerín. 2001, España. 125’ VO. Donostia Zinemaldia: Premio Fipresci Saria,
    Epaimahaiaren sari berezia / Premio especial del jurado. Goya – Dokumental hoberena / Goya – mejor documental.
  • 14.45h. Pasaiako dokumentala / Documental de Pasaia – (DAGET-eko ikasleek ekoiztua / producido por los alumnos/as de la ETSASS)

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR