Entradas correspondientes a la etiqueta 'Diseinua'

may 20 2015

DesignConcrete. Hormigoia diseinatuz

Simbolo Designhouses blanco

 

 

 

DESIGNCONCRETE erakusketak, diseinuzko eraikin eta batik bat etxebizitzen bidez hormigoiaren alderdi ezberdinak erakusten dizkigu, askorentzako ezezagunak izango direnak.

Argazkiek, planoek, bozetoek, maketek… erakusten digute posible dela hormigoia diseinatzea, arkitekturaren abangoardiarentzat ekarpen funtsezkoa izanik.

Erakusketa Museum Cemento Rezola, Designhouses eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatu dute.

Designhouses orain dela 25 urte hasi zen eraikuntzarekin eta eraikin abangoardisten diseinuarekin. Arriskutik at ez zegoen apustu batean, Donostian, bere eraikinen klasizismoak menderatua, produktu berritzaile eta ezberdin bat eskaintzea erabaki zuen. Etxebizitza modernoak, neurrira eginak, bakoitza artelan bat izango balitz bezala, eraikitzean zetzan.

Ikusgai 2015eko maiatzaren 21etik irailaren 12ra. Continuar leyendo »

mar 29 2010

Hormigoizko Diseinuak

folleto_castT.inddMuseum Cemento Rezolako 10. Urtehurrena ospatzeko antolatutako erakusketa.

Hormigoia, denbora luzez estetika urbano eta post-industrial bati lotuta egon arren azken berrikuntza teknologikoekin material ultra moderno batean bilakatu da arkitektura eta diseinuari forma ematen laguntzen duena.

Irudi “gris”-etaz aldenduz hormigoiak eskaintzen dituen aukera eta zerbitzuak liluratu dituzte ikertzaile ezagun, arkitekto, diseinatzaile eta artista ugari eta hau berrinterpretatu egin dute, duen indar dekoratiboarekin jolastuz.

Hormigoia, proposamen estetiko ororen materiala, museoak ekoiztutako erakusketa honetan material honen aldakortasuna  erakutsi nahi dugu baita proposamen estetiko iradokitzaileak aurkeztu ere material honen aukera zabalak publikoarengana hurbiltzeko. Aurrerapen teknikoei esker gaur egun hormigoia mahai, aulki, ohe, bainera, konketa, bitxi, lanpara… izan daiteke.

”.

» Entradas más recientes

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR