DESIGNCONCRETE erakusketak, diseinuzko eraikin eta batik bat etxebizitzen bidez hormigoiaren alderdi ezberdinak erakusten dizkigu, askorentzako ezezagunak izango direnak.
Argazkiek, planoek, bozetoek, maketek… erakusten digute posible dela hormigoia diseinatzea, arkitekturaren abangoardiarentzat ekarpen funtsezkoa izanik.
Erakusketa Museum Cemento Rezola, Designhouses eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatu dute.
Designhouses orain dela 25 urte hasi zen eraikuntzarekin eta eraikin abangoardisten diseinuarekin. Arriskutik at ez zegoen apustu batean, Donostian, bere eraikinen klasizismoak menderatua, produktu berritzaile eta ezberdin bat eskaintzea erabaki zuen. Etxebizitza modernoak, neurrira eginak, bakoitza artelan bat izango balitz bezala, eraikitzean zetzan.