Entradas correspondientes a la etiqueta 'hariak sortzen'

feb 07 2020

Jardunaldia: Kultura Eskola

Museum Cemento Rezolak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako «Kultura Eskola» jardunaldian parte hartuko du,

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikizen proiektu estrategiko bat da.

Denis Itxaso, Gipuzkoako Kultur diputatuak eta Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak jardunaldiari hasiera eman diote
Jardunaldi honetan, museoak Hariak Sortzen proiektua aurkeztuko du, belaunaldien arteko gurutzaketa gune bat.
gure proiektuari buruz: http://bit.ly/2S9y6Eh

IMG-20200207-WA0003 (2)

jun 12 2019

Hariak Sortzen

AMASSORRAIN IKASTOLA AÑORGATARRAK ELKARRIZKETATZEN. 2018-2019 ikasturtea

Hariak sortzen belaunaldiak gurutzatzeko atal bat da. Bidai bat proposatzen du oroimenean zehar eta izan ginenarekin lotzen gaitu. Sentimenduak, pentsamenduak, borondateak… gure egunetaraino hariak sortzen dituztenak. Bigarren urtez, bidai honetan, Amassorrain Ikastolako LH6ko ikasleak izan dira protagonistak Museoak lagunduta. Ikasturte oso batean zehar besteari entzuteak duen garrantziaz jabetu dira, ikerketa, landa-lan eta Añorgako beste auzokideekin izandako elkarrekintza bitarte. Erakusketa bat antolatzeak suposatzen duena barne.
Erakusketa honetan hasieratik bukaeraraino egindako lana dago ikusgai. Oroimenaren kontzeptuaren inguruan lan egiten dute; informatzaile ezberdinei elkarrizketak egin dizkiete ondoren kontaketak ehotzeko. Istorio hauek jada Añorgako oroimenaren parte dira. Nobedade gixa, aurten, ikasleak izan dira erakusketako paneletako testuak idatzi dituztenak.

Erakusketa ikusgai egongo da 2019ko udara guztian zehar Museum Cemento Rezolan.

001_Panel_1002_Panel_INTRO2_Fotos_PRINT

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR