CEHOPU (Centro de Estudios Históricos de Obras Públicas y Urbanismo), CEDEX-Sustapen Ministeriotik datorren erakusketa honek, XIX eta XX. mendeetan (1950eko hamarkada arte) egindako zubi zuzenen (arku gabeen) eraikuntza erakusten du, eraikuntza-material berriak sartu zituztenak: burdina eta hormigoi armatua.
Erakusketa hiru gai-multzotan banatzen da:
– Zubi zintzilikariak/esekiak
– Burdinazko zubiak
– Hormigoizko zubiak
Eredugarrienak diren zubi batzuk erakutsiz, baita historian izan duten bilakaera. Museum Cemento Rezolak aurkezten duen erakusketak hiru motetako hiruna zubi biltzen ditu.