Entradas correspondientes a la etiqueta 'itsas ondarea'

dic 20 2019

VI. Ondareari Begira Argazki Lehiaketaren Irabazleak

Jadanik badakigu zein izan diren argazki sarituak Ondareari Begira argazki lehiaketaren seigarren edizioan. Aurtengo gaia Itsas Ondarea izan da, eta 200 begiradatik gora jaso ditugu. Lau izan dira saritutako argazkiak, bi epaimahai profesionalak aukeratuak eta beste biak herri epaimahaia batek. Epaimahai profesionala Gipuzkoako argazkilari Elkarteak, IVASFOT – Argazkigintzako Euskal Institutuak–  eta Euskal Itsas Museoak osatu dute.

Epaimahai profesionalaren lehen saria: “Enredando”, Ángel Ros Die

Copia de enredando

Epaimahai profesionalaren bigarren saria: “Pesquero en puerto”, Pablo Baena Baena

Copia de pesquero-en-puerto

Online herri-epaimahaiaren saria: “Caricias de seda a nuestro querido faro, Rafael Irazabal Campo

16 Caricias de seda para nuestro faro - Pasaia

Aurrez aurreko epaimahai herrikoiaren saria: “Un peine al óleo – Donosti”, Carlos Mediavilla Arandigoyen

56 Un peine al oleo - Donosti

Zorionak irabazleei!!!

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu dezuten guztiei zuen begirada gurekin partekatzeagatik, baita epaimahaietako kide guztiei zuen ikuspuntua emateagatik.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR