Erakusketa honek Italcementi Groupek 2013, 2014 eta 2015 urte bitartean antolatutako arcVision Prize sarian parte hartu duten 16 arkitektoen lanak jartzen ditu ikusgai.
ArcVision Prize emakume arkitektoei zuzendutako urteroko sari bat da. Betiere arkitekto hauen ikerketa eta garapen-lanek bikaintasuna eta atentzio berezia eskaini behar diete eraikuntzako puntu klabeei; giza-balore, ingurumen eta iraunkortasun ekonomikoan adierazpen bereizgarri eta boteretsua eskainiz.
Baldintza bereziki zailetan lana egiten duten arkitekto emakumeek izaten dira sari honen hautagai ohikoenak; bai proiektu mota eta irismen aldetik, nola bizi eta lan egiten duten testuinguruaren aldetik.
Arkitekto irabazle, aipamen berezia jasotakoak eta FYM-Italcementi Groupek aukeratutako espainiarren lanak daude ikusgai.