Museum Cemento Rezolak oraingo honetan Joaquín Montero arkitekto donostiarrari eskaintzen dio erakusketa; hain zuzen ere, ezaugarri tekniko bereziak dituzten hiru aurrealdeen analisiari. Konponbide arkitektonikoa, zaharberritzea, soiltasuna, erabilgarritasun eskakizuna, teknika eta material ezberdinen erabilera… batzen dituen erakusketa baten aurrean gaude.
Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin (EHU) etengabeko elkarlanean, erakusketa-proiektu hau sortzen da, komisariotza Joaquín Montero eta K6 Kultura-Kudeaketaren artean elkarbanatuz.
Eskolak aldi berean erakusketa antologikoa eskainiko du arkitektoaren obra osoari buruz.