8 urte pasa dira jada, Museum Cemento Rezolak Añorgatarrak proiektua martxan jarri zuenetik.
Poriektu hau, Museo eta auzoaren arteko gertutasunaren emaitza, bidean zehar indartzen joan da eta museoa topaketa gune, bitartekari, bilakatu du.
Urte bat gehiago Ondarearen Europako Jardunaldietara batuz, eta proposautako gaiari erantzunkizuna emanez, emakume añorgatarraren garrantzia erakusten duten argazkiak ditugu erakusgai; ondarean utzitako arrastoa ikustera ematen dute eta utzitako oinordea auzoko alor guzti-guztietan.
Añorgatar emakumea, ama eta emazte on izateko hezitua izaten zen; bai etxean, bai eskola publikoan eta bai lantegiak zuen emakumeentzako kultura-zentroan. Baina Añorgatarra emakume parte hartzailea izan da beti auzoko bizitza kulturalean nahiz kirol ekintzetan; ondarean utzi duen eta uzten ari den arrastoa nabarmena da. Aipatzekoa ere duten langile sena, goiztiarrak izan ziren lan munduan murgiltzen gure neskak.